Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gonbidatuek aditu zuten nola bazkaria prestatzeko esan zion sukaldariari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 111. orr.
Berrogeita hamarretik gora baziren, gizaseme eta emakume, sukaldariak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.
Bada hirugarren bide bat hemen ere, Argiñano sukaldariak hautatu duena, hain zuzen. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 31. orr.
Sukaldariak jaki bat prestatzen duenean era arrazionalean egina dagoela esan dezakegu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 77. orr.
Niri gozogile batek prestatu behar dit bazkaria, ez sukaldari batek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 508. orr.
Esaiozu sukaldariari ordubietarako bazkaria prest izateko. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 18. orr.
Debekatu egin zion anaia sukaldariari, bezpera arratsetik, ohi denez, lekariak ur epeletan ipintzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 558. orr.
Bi sukaldari lanean ari ziren sutegiaren gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.
Sukaldari bat eta bi neskame kontratatu zituzten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.
Baina zertarako behar dute sukaldari bat otordua hartzen inor ez dagoen leku batean? Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.
Gelariak sukaldariari egozten dio errua, hark garbitzaileari, eta hark beste biei. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 323. orr.
-Joseba sukaldari da kafetegi batean eta jabeak, Catherinek, interes handia du beregan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 66. orr.
Seme sukaldariak hartu du guzia. Herria 2002-11-28
Hoteleko sukaldari nagusiarekin egin dut topo gosaltzera jaitsi naizenean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 73. orr.
Gogoan dut oso ondo afaldu genuela, nahi zuenean sukaldari ona baitzen Flora. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 367. orr.
Sukaldari on bat akuratu zuen, eta Holandako hariz eginiko alkandora finak erosi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.
Sukaldari txukuna nuen aita, ama baino hobea inondik ere. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 12. orr.
Sukaldari emakumezkoek, bai, Santa Marta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.
Etxean ez etxekoandrerik, ez sukaldari profesionalik izango ez denez, jendeak oro har ez du jakingo nola prestatu elikagaiak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.
Han hiru sukaldari izerditsu arrautzak, urdaiazpikoa, hanburgesak, patatak eta latako behiki xehatua frijitzen ari ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.
Emultsionagailuak, izozturiko elikagaiak pure edo krema bihurtzen ditu, desizozteke, sukaldari presatiak itxoin gabe. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.
Otto, garagardotegiko sukaldari kankailua. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 51. orr.
Etxeko sukaldari xumeak plantxan arraina erre edo mikrouhin labean sei minutuan egindakoan, dendatik ekarritako baratxuri-olio errea edo txipiroi-saltsa beltza gaineratuko dio. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.
Beste zerbitzariren batek egin behar izanen zuen sukaldari lana. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 164. orr.
Horrela bada, nahi dut [...] zuk atezain, limosnari eta sukaldari ofizioak betetzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 964. orr.
Buruan sukaldari txanoa ipiniko diogu. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.
Leone Gala, sukaldari kapelaz eta mantalaz jantzita, zurezko zali batez arrautza jotzen ari da katilu batean. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 25. orr.
Hor da Gregorio Fuentes, lemazain eta sukaldari zereginetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.
Sukaldari lehiaketa, txakolin jastaldia, dantzak, hitzaldiak ala bazkaria, denak ederki joan dira. Herria 2004-04-01
Egunkarian ikusi zuen sukaldari eskea. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 35. orr.
Letren sukaldari xume honek osagai kulinario eta literarioz beteriko errezeta bat eskaini nahi lizuke. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.
Damaskon hamar urtez sukaldari egon naizela amestu dut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 58. orr.
Rapallora joan zen, eta han sukaldari hasi, nahiz eta ez oso gogo onez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.
"Jar zaitez ba zeu sukaldari!" esan zidan erdi destaina egiten zidala. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.
Sukaldari jarduten du gizonak, eta horretan egiten dizkio txalorik beroenak nagusiak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 54. orr.
Urte bat zeraman kafetegi batean sukaldari. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.
Nutrizio alderditik begiratuta, sodio-kloruroaren ordez potasio-kloruroa baliatzen hasiak dira goi-sukaldari aitzindari batzuk. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.
Oraingo goi-sukaldari eta gastronomoek, aurrekoek ez bezala, tokian tokiko sukaldaritzak ez dituzte jotzen gainditu (edo "zibilizatu") beharreko azpi-kulturatzat, inspirazio-iturri gisa baizik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 52. orr.
alain ducasse sukaldari (3); ducasse sukaldari (5); euskal sukaldari (6); gure sukaldari (3); lau euskal sukaldari (5); lau sukaldari (5); letren sukaldari (9); letren sukaldari xume (5)
sukaldari ezagun (4); sukaldari ezagunek (3); sukaldari on (3); sukaldari ona (14); sukaldari ona zen (4); sukaldari onak (3); sukaldari xume (5); sukaldari xume honek (3)
euskal sukaldariak (3); letren sukaldariak (7)
sukaldariei iraultza zerga (3)
euskal sukaldarien (5); lau euskal sukaldarien (3); lau sukaldarien (4); sukaldarien izenak (4)