Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bera ez omen zen idazlea baina, bere testigantzak amnesia lotsagarri hori konpontzen lagundu zezakeelakoan, bere historia idatziko ote nuen sujeritu zidan. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 12. orr.
Haren arretak areago sujeritzen zuen harreman familiar bat, gizon baten jabetza sexuala baino. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 50. orr.
"Ez dira gaur goizekoak gerrillari suizidak", esan dit gidariak, lotura begi-bistakoak sujerituz. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.
-Ez zara fidatzen, e? -berak, irribarrea sujeritzen zuen ahotsaz. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 140. orr.
Delako liburua lehendik ere ezaguna eta irakurria baldin bazenuen, berriz, atsegina berritzen dizu, eta zeu ohartu ez zinen hainbat alderdi sujeritzen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 9. orr.
Harridura sortzea eta sujeritzea bilatzen duten 61 pieza laburrez osatu du Josetxo Azkonak 'Patata soro bat' liburu berria. Berria - Kultura 2004-04-23
Esaldi motzak, hitz neurtuak, elkarrizketak isiltasunekin sujerituak, gutunak... denetarik agertzen zaigu kontakizunaren feria txiki honetan. Berria - Kultura 2006-02-21
Gauza anitz ez dira ez erakutsiak ez erranak, baizik eta sujerituak. Berria - Kultura 2006-01-27