Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

suitzar (orobat suisar g.er., suizar g.er. eta suisatiar g.er.) 1 izlag Suitzakoa, Suitzari dagokiona.

Charles Montesquieu akitaniarrak edo Jean Jacques Rousseau suitzar protestanteak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 50. orr.

Ikertzaile askok utzia zuten kontua alde batera, bi suitzar biologok izan ezik: Jean Weiglé eta Werner Arber.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.

Paul Schmitz suitzar filonazia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 18. orr.

Geografo bat, Rémy Baudemont; suitzar ofizial bat, Nicolas Wursten, eta beste asko eta asko. haren ustez suitzar jendea ere jende zentzuduna delako ehuneko ehunean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 434. orr.

Erregeren mosketariak ere harat-honat dabiltza eta halaber guardia suitzar eta eskoziarrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

Javier Otanoren emazteari kontua bahitu zioten, eta 15.381 franco suitzar daude hor.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

• 2 iz Suitzako herritarra.

Zenbat eta hegoalderago jo, sarraskiaren erantzukizuna arintzen zieten espainiarrei, haien zerbitzura zeuden mertzenario alemaniar, suitzar eta baloniarrei egotziz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.

Poliki-poliki Ulrich Kunsi gidari gazteak, hanka luzeko suitzar garaiak, atzean utzi zituen Hauser aita eta Gaspard Hari zaharra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

Lehena, erdi-frantziar erdi-suitzar, eskualdun andere batekin ezkondua, Biarritzen bizi zena. hamaika pertsona, atzerritarrak guztiak, bahitu zituzten: lau frantses, bi britainiar, bi korear, estatubatuar bat, australiar bat eta suitzar bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fabian cancellara suitzarra (3); patty schnyder suitzarra (3); roger federer suitzarra (8); suitzarra da (6); suitzarra izan (4); suitzarra zen (3)

roger federer suitzarrak (9); suitzarrak lortu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus