Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suite bat behar genuen ordea, mugitzeko eta hitz egin ahal izateko leku bat. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 33. orr.
Asko sentitzen dut, jauna, baina bahikuntza-agindua dugu zure kontra, hogei eguneko zorragatik Savoy Hoteleko suitean: 762 libra, 14 txelin eta 2 penike guztira. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 89. orr.
Halaxe eman zigun suite ederrenetako bat. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 76. orr.
Sofan eserita gaude, goiko suiteetako batean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 33. orr.
Egongelan, berriz, "altzariz mukuru" zegoen suite edo tegi bat hartzen baitzuen, Boston-go iratze bat zegoen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.
Kattalin agertokiaren erdian dago ordurako, oihala noiz jasoko eta orkestrak Eleder suitearen preludioari noiz ekingo. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 15. orr.
Prokofieven Hiru laranjen amodioa suite-an ederto aritu ziren musikari gazteak. Berria - Kultura 2004-08-07
Gero eta sarriago jotzen hasi zen arte Martxa bezalako pieza arin biziak, doinu herrikoiak eta dantzarako suite eta minuet alaiak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 176. orr.
Jagoba Fanlok haren [Johann Sebastian Bach-en] Biolontxelorako suitea re minorrean obra jo zuen. Berria - Kultura 2004-04-29
Harrigarriki, Mozarten suite baten konpasa eraman zuen erdi kantari ur ahokada arteetan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 166. orr.
Suitearen Preludioa oparitu zigun. Berria - Kultura 2004-10-02