Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hogeita bost orduko denbora tarte horretan 1.037 sute eta 1.700 gezurrezko alarmari kasu egin behar izan zieten suhiltzaileek. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.
-Berriz esango ditek suhiltzaileak urik gabe iritsi zirela. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 133. orr.
Suhiltzaileek eskailerak berriki ezarriak zituzten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.
Suhiltzaileak ibai-zolan, emakumearen gorpua garabiko kable-muturrari lotzeko lanetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.
Poliziak eta suhiltzaileak mobilizatu eta talde bereziak sortu ziren. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 152. orr.
Ez zen suhiltzaileen sirenak entzuten ez nituen ordurik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.
Suhiltzaileen ibilgailuaren eta tutu malgua zeraman bagoi gorriaren letoizko piezek biziki egiten zuten diz-diz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.
Olentzero pasatu da Kanboko suhiltzaileen kasernan eta zurubi kamioi berri bat ekarri. Herria 2003-01-09
Manifestazioa suhiltzaileen egoitzatik abiatu zen, elkartasuna adierazteko. Berria - Harian 2005-11-06
Bastidore artean zutik geratu nintzen, zerbitzuko bi suhiltzaileen atzean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 97. orr.
Etxe baten hondakinen artean hildako suhiltzaile bati lapurtutako uniformea jantzita joaten zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.
Hugo Onieva suhiltzaile boluntarioen buruak esan zuen bezeroei irteten utzi izan baliete ez zela tragedia hau gertatuko. Berria - Mundua 2004-08-03
Javier Baiona Donostiako suhiltzaileen buruak koordinatu zituen lekuan bertan sutea itzaltzeko lanak. Berria - Harian 2005-06-14
Suhiltzaileen Partzuergoko presidentea. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 138. orr.
Zazpigarren solairuan ke apur bat bai oraindik, hiruzpalau suhiltzaile talde ere bai. Berria - Harian 2005-06-14
Sute eta istripu askotan egon naiz suhiltzaile lanetan hasi nintzenetik. Berria - Harian 2005-07-09
Ez dugu posta zein suhiltzaile zerbitzuetan murrizketarik egotea nahi. Berria - Mundua 2004-05-01
Suhiltzaile-kamioi bat eta eskailera-furgoi bat gorantz zihoazen ziztu bizian, adar-hots ulukari baten oihartzuna atzean utzita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 347. orr.
Orain Pasaiako garabia, orain suhiltzaile-kamioia. «Bizia lo», 2003 - 18. orr.
Bere ahotsak ez dauka tonu zehatzik eta suhiltzaile-etxe baten kanpaia bezain indartsua da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 265. orr.
Udal Suhiltzaileen arabera, gorpua ostiral goizaldean aurkitu zuten Jocotennango hiriko hilerritik gertu Berria - Gaiak 2004-06-12
PSNk berriz, «suhiltzaile lanetan» aritzea leporatu dio. Berria - Ekonomia 2006-03-11
Azkenean aspertzen naiz txakurtxo suhiltzaileez, noski. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 79. orr.
polizia eta suhiltzaile (3); suhiltzaile eta guardia (3); suhiltzaile kamioi (10); suhiltzaile kamioi bat (6); suhiltzaile kamioiak (3); suhiltzaile lanetan (6); suhiltzaile talde (4); suhiltzaile talde bat (3)
gure suhiltzaileak (3); nafarroako suhiltzaileak (4); suhiltzaileak etorri (3); suhiltzaileak iritsi (4); suhiltzaileak joan (4)
bizkaiko suhiltzaileek (3); eko suhiltzaileek (4); gidaria suhiltzaileek atera (3); iruñ nafarroako suhiltzaileek (22); suhiltzaileek atera (35); suhiltzaileek atera zuten (8)
nafarroako suhiltzaileen (8); suhiltzaileen kamioi (7); suhiltzaileen kamioi bat (4); suhiltzaileen laguntza (3); suhiltzaileen partzuergoko (8)