Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

suhartu, suhar(tu), suhartzen 1 da/du ad gartu, sutu.

Gero lau egur puska hartu, brasan atxiki eta sutan botatzen ziren lau haizetara, kasu emanez ahatik ondoko oihanak ez suhartzeari.  Herria   2005-06-23

Suharturik naiz, aitor dut, ikusirik gizon horrek [...] bere bihotzeko senari ergelki jarraikiz, nik ezin iritsi dudan zoriona aurkitu duela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 72. orr.

Izan ere, "Jainkoaren maitasuna" hitzak entzun bezain laster, zirikatua, hunkitua eta suhartua sentitzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 402. orr.

Danceny, erraten nuen neure baitan, eragozpenek suhartua, amodioz sutuko da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 189. orr.

Xehetasun horietan guztietan hain erraz sartzen nintzen non aukera ezin hobea ematen bainion suhartzeko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 275. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Grigoriren begi suhartuek, hitz goriek eta bizitzeko zuen indar izugarriak liluratu egin zuten Alexander Nevski monasterioko pope zaharra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

Lehenengo éoredaren abangoardiak orro egin zuen, itsaso suhartuak labarren kontra haustean bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus