Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren baitan bazen halako suhartasun bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.
Bere suhartasunak kikildu egin ninduen, eta irudipena nuen hain zuzen ere nire geldotasunak jartzen zuela galdan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.
Baina izan zuen grinarik eta suhartasunik ere garai nahasi hartan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.
Dantzariak zalutasun bateratuan kulunkatzen dira, baina inspiraziorik gabe, suhartasunik gabe, grinarik gabe, limurtasunik gabe. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 90. orr.
Errespetu bera lortu zuela, komunismoaz leporaino eginda, liberalismoaren alde suhartasun eta zintzotasun berarekin jarri zenean ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.
Ezer ez; hozten utzi; eta, berandu zenean, erabaki barregarri hura hartu, damututa, lehengoa berreskuratu nahirik, halako suhartasun batek hartuta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.
Gehienetan ez zuen kantatzen, isilik joaten zen, hortzak gogor estuturik jatorri iluneko amorru, oinaze eta suhartasun baten eraginez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.
Zirrarak hartua, mugimendu zakar batez altxatu, eta suhartasunez esan zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 253. orr.
-Joango gara, joango gara -alaitu zuen Idoiak aurpegia, erabat kezkaturik utzi ninduen suhartasunez beterik-. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 186. orr.
Eroetxeetatik ihes egindakoek argitasun baino suhartasun gehiagoz defendatua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 217. orr.
Emakumezkoek berezko duten suhartasun bizia Suhartasun handiarekin hitz egingo nuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 262. orr.
Harryk biak maite izan zituen, biekin maitemindu zen suhartasun saihestezin berberaz, eraspen zalantza gabeko berberaz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.
Ez nintzen inoiz gai izango nire barrenean pertsona bat arrazoi politikoengatik hiltzeko behar den suhartasun politikoa aurkitzeko. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 16. orr.
Nire barrena oso urruti zegoen suhartasun euforikotik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 127. orr.
Haien suhartasun garbikoi, aszetikoari, zor zaio milioika liburu hain zoroki galdu izana. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 64. orr.
Bertsomaniaren aparra jaitsirik, bertsolaritzak modan darrai, baina ez hamarkadaren hasierako suhartasunaz. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 148. orr.
Aitak ohiko argibideak eman zizkigun ohiko suhartasunarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 34. orr.