Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sugetzarra, distiratsua, kolore berdexka pozoitsukoa, haritz-enborra bezain sendoa, tente zegoen airean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.
Leize-zulo barruko amildegi beltza, aitaren eta gerlarien espektroak laguntza eskatzen, sugetzar erraldoia bere harrapakinak zaintzen eta babesten... Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 189. orr.
Orduan sugetzar eskerga bat sutatik azaldu eta adiskideen gorputz lurruntsuetan kiribilkaturik, Cumhail bere ahoan harrapatu ondoren garretaraino eraman zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 92. orr.
Sekretu horrek zeukan, gero eta estuago, gero eta besarkada itogarriagoan, nola sugetzarrak ehiza. «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.
Kasu batzuetan, miresten duen ereduaren nortasuna "irentsi" egiten omen du gazteak, sugetzarrak beste abere bat irensten duen bezala. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 169. orr.
Zaharragoen ahotik tarteka aditzen ziren ipuin beldurgarrietako sugetzarra irudi zuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 14. orr.
Sugetzar zikin bat... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 244. orr.