Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aaronek lurrera jaurti zuen makila Faraoiaren eta funtzionarioen aurrean, eta makila suge bihurtu zen. Horma gotor bat ikusi zuen, eta han elkarri loturiko bi suge zeuden harrian irarrita. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 155. orr.
Sugeak bezala egiten du kosk, sugegorriak bezala zizta. Han egingo du sugeak habia, han egin eta berotuko arrautzak. Elizen arteko biblia EsZ 23,32
Sugearen buztana esatea erredundantzia ez bada. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 49. orr.
Piztien hanka-hotsek eta sugeen ziztuek asaldaturik. Elizen arteko biblia Jkd 17,9
Sugearen hozkada balu bezala. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 48. orr.
Sugeren batek zizta eginiko edonor, brontzezkoari begiratzean, sendatu egingo da. Elizen arteko biblia Zen 21,8
Sugeak begietara tinko begiratzen dionean, akordua galduta bezala geratzen omen da txoria. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 91. orr.
Sugeari masail hezurretarik heldu eta sugeak, bere atxikidura utzita, ihes egin zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 162. orr.
Badakizu hemen sugea edozein belartzatan dagoela. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 100. orr.
Suge harrapatzeko irulen antzeko moldeak erabiltzen dituzte. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 160. orr.
Bazirudien sugea xaxatzen-edo ari zinela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 166. orr.
Sugea gorputzaren inguruan kiribilkatu zitzaion eta leizera eraman zuen herrestan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 151. orr.
Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 143. orr.
Sugea zen Jainko Jaunak egindako piztietan maltzurrena. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 19. orr.
Neskaren lepoa benetako suge baten antzera bihurritzen zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.
Isil-isilik doa Egipto, sugea bezala, etsaien gudarosteen erasopean. Elizen arteko biblia Jr 46,22
Bozgorailutik beherantz, hormatik herrestan, musika haria zetorren, suge bat bezain isil gordean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.
Erriflearen puntarekin hautsa nola-nahika zapaltzen zuen, suge sotil higikorra aldi oroz huts eginez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.
Suge handia luzatzen ari zen arin-arin, eta sigi-siga kanpora irteten... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 31. orr.
Ganberan dagoen munstroa basiliskoa da, suge erraldoi bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 244. orr.
Suge erraldoi larru-titakatu ikaragarri bat bereziki. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 183. orr.
Kobrezko txorrotetako baten albo batean markatuta suge ñimiño bat zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 251. orr.
Koioteak eta suge ziztulariak ez ziren areriorik gaiztoenak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.
Hogwartseko tren espresa ziztu bizian zihoan han behean, suge gorrimin bat bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.
-Ez mugitu, Potter -esan zion Snapek, ondo pasatzen ari baitzen Harry mugitu ezinik ikusita, suge amorratuari begira-begira-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 164. orr.
Horixe baita, azken funtsean, zeloen azpian narratsean ibili ohi den suge pozoiduna: jabetasun sentimenduak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 210. orr.
Katua eta suge pozoitsu bat izugarrizko borrokan ari ziren. etxeko ilunpean, zakur, otso eta suge disekatuen hortzak eta begi urdinak ikusten dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 175. orr.
Eta belarretan utzitako mahats-adarrek suge beltzak ziruditen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 108. orr.
Zure bihotza, suge kiribildua bailitzan [...] azalberritzen sentitzen duzu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.
Slytherini berari "suge-mizto" deitzen zioten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 168. orr.
Gaur egun ziur dakigu gure alabaren heriotza ez zuela suge-pozoiak eragin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.
Haien asmoak suge-arrautzak bezain zital. Elizen arteko biblia Is 59,5-6
Suge-azal erraldoi bat ikusi zuten tuneleko zoruan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.
Suge habia aurkitu ondoren, usain berezia duen hemtal makila sartzen dute zulo barrura. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 160. orr.
Bularreko haurra suge-zuloetan jolastuko da, sugegorri-habian sartuko du eskua. Elizen arteko biblia Is 11,8
Suge ausiki batek ez zion min gehiago eginen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.
Lehengo suge-dantzak ikusteko mina gutxitu egin da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 162. orr.
Suge-tankerako lepo malguari heldu, eta indarrez estutu zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.
Ikerketarako, 64 musker eta suge espezie hartu dituzte zientzialariek. Berria - Gaiak 2004-02-06
Suge-harrapatzaile aipagarria. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 161. orr.
Musikariak, dantzariak, suge-sorgintzaileak, titiriteroak, Yamaa el Fnan elkartzen diren animatzaile guztiak joanda zeuden. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 222. orr.
Garaiz xorarazi baino lehen sugeak zizta egiten badu, ez du irabazirik suge-xorarazleak. Elizen arteko biblia Koh 10,11
Egungo egunean zailtxo da Indian suge-liluratzailerik ikustea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 161. orr.
Gizon bat eta emakume bat biluzik ageri ziren, itsas suge batek indarrez estekaturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.
Hego Afrikako zuhaitz-sugearen azala xerrendatan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 144. orr.
Koinatua diat suge zirtzil hori. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.
Haiendako alabaina "zerri higanotak" edo "deabru heretikoak" ginen gu; "ostia-milikatzaileak" edo "suge papistak", berriz, haiek guretako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.
-Sugea eta traidorea hi, emaztea usteltzen utzi, eta halako perla komunzulotik behera bota nahi izateagatik! Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 323. orr.
Fernando aragoiar azpi-sugearen ordez -infernuko garretan kiskaliko da agian! -Karlos Habsburgokoa flandestarra zegoen espainolen buru. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.
"Frantxa bezain sugea", "frantxakumea bezain zizarea", adituko zuen maiz gure aitatxik, larru-apantzaileen karrikan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.
On Camillo bezalako suge pozoitsuak sartzeko moduko kaiola batekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 72. orr.
Ontzi zabala labain zihoan, izarrez ereina zirudien zerurantz ke beltzezko suge lodi bat jaurtiz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.
Bihar suge hotz batek laztanduko du nire zintzurra, eta dagoeneko sumatu behar nuke palankaren itzuliaren doinu gozoa borreroaren eskupean. manifestazio osoa goitik behera zeharkatu zuen plastikozko giza-suge batek lagunduta. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 145. orr.
Iragana eta oraina eta geroa errerik utzi nahi zituen ke isats luzea zuten ikur; herrien memoria eta historia, biak batera, itorik utzi nahi zituen ke suge bihurria zuten mirabe. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.
Maitek Klaudiori bere suge beltza potxonan hartu nahi zuela esan zion eta kubatarra amoroski ari zen zeregin hartan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 134. orr.
Hemeretzigarren mendean ere, isolazionismoa maila politikoan egingarria zirudienean, lurreko paradisu honetan suge ugari zegoen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.
1972az gero Diru Sugea deritzana. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.
-Sarri emanen dute amore higanot suge horiek. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.
Kobraren eta kriskitin-sugearen artean izigarrizko borroka zelako. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 164. orr.
Gero, krak!... eta kriskitin-suge bihurtu zen... sigi-saga bihurritu zena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.
Gauza beltz hori lehertuko den erloju-bonba bat da, eraso egiteko prest dagoen kriskitin-suge dardartia. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.
Kriskitin-sugearen antzeko hotsa egin du poxpolo-kaxak Mikelek eragindakoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 88. orr.
Kilkerrak ere nekez mugitzen ditu hegoak, eta kriskitin sugeak imajinatzen ditugu untxi nagiak harrapatzen etxearen zimenduetan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.
Jakina, larruz eta txintxetaz jantzita lepo inuguruan pitoi sugea duen jende gehiago dago hemen Tafallan egongo litzatekeena baino. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 175. orr.
Adar bat ikusi zuen, pitoi sugea bezain sendoa, jo eta autoa txikitzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.
Sayal Lallubhai, l2 urteko neskatilak hiru metroko piton sugea ikusi zuen, bere lagun ttipiaren zangoan kiribildua. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 162. orr.
· Zazpi urteko neskatila batek 8 zentimetro luze zen piton-sugekumea irentsi zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 162. orr.
harrizko suge (3); kriskitin suge (4); makila suge bihurtu (3)
suge ausikiarengatiko (3); suge bat bezala (3); suge baten antzera (3); suge beltz (5); suge beltza (3); suge bihurtu (11); suge bihurtu zen (7); suge gaizto (3); suge handi (3); suge jana (3); suge mota bat (3); suge pozoitsua (3); suge pozoitsuak (3); suge pozoitsuen (3)
brontzezko sugea (4); sugea bezain (5); sugea bezala (8); sugea ikusi (3)
emakumeari sugeak esan (4); sugeak bezain (8); sugeak bezain zuhur (4); sugeak bezala (9); sugeak txoriari begiratzen (4); sugeak zizta (4)