Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sugandila (orobat suaingila g.er., suangilla g.er., sugalinda g.er. eta sugelindara g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sugandila agertzen da) 1 iz muskerraren itxurako narrastia, hura baino txikiagoa eta eskuarki arrea (Podarcis sp.).

Ezpain mardul askoak ageri bai, han-hemenka, baina lepoek sugandilaren larru zimurtua zekarkizuten gogora. isatsa Errotik moztutako sugandila bat bezala sentitu nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.

Hormetan sugandilak zulotik zulora.     «Bizia lo», 2003 - 133. orr.

Neska ilegorria beldurturik ezkutatzen zen agertzen nintzenean, sugandilaren moduan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 117. orr.

Hantxe ibili nintzen kamerarekin batera eta bestera, baina ezer apartekorik aurkitu gabe, sugandila edo hondarretako armiarma asaldagarri samarren bat edo beste izan ezik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

Hiru lagunek auzotik gorako bidea hartu dute, zezen-plaza aldera, sugandilak harrapatzera.     «Bizia lo», 2003 - 58. orr.

Haizea, hondarretako xaguen kurrixkak [...] eta sugandilaren bat edo besteren firrindarak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.

Sugandila hori-berdeak, sugandila marroiak, bestelako sugandilak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 143. orr.

Sugandilen aberria eguzkia da.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 76. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bizirik daude [iguanak], geldi-geldi, norbaitek ukitzen dituen arte, beren sugandila-ahoak lasto-hariz ongi estekatuak, oso ausikitzaileak omen baitira. Haren kokospeko sugandila-larmintza, haren baldokietako ximurrak, haren begiak, nekatuak ez, izutuak soilik, behinola baino ederragoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

Australian basomutil ibili nintzenean bertako aborigen tribu batekoei ikasitako teknika berezi bati esker, zeinari zor baitzioten Australia osoan ezagun egin zen izena: sugandila-gizonak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus