Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Onez eramatea deliberatzen den sufrimendu horietako bat zen, eta ez gure gorputz osoak estiratan bezala kontra protesta egin ohi duen eten beharreko sufrikario horiek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 108. orr.
Inguraturik naukaten burtzoramenduen eta sufrikarioen mende. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 245. orr.
Horrek guztiak min eta sufrikario gehiago ekarri du, gaizkileen eta kriminalen izugarrikeriek baino, gaizkia gaizkiagatik egindakoan... Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 38. orr.
Besteak, baina, eskaria onartu ez, eta, funtsean, atsegin hartzen zuen lagunaren sufrikarioarekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 290. orr.
Gauza zehaztugabeak -bizitzaren eta heriotzaren mugakoak, plazerraren eta sufrikarioaren artekoak-. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 127. orr.
Bulego-lana sufrikario bilakatzen ari zitzaion azken hilabeteetan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 136. orr.
Sentitu egin zuen nola igotzen zitzaizkion burura hiru egunetan zehar nozitutako sufrikarioak, umiliazioak eta nahigabeak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 359. orr.
Atsedenik gabeko bidaia neketsu honen sufrikarioa arintzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 190. orr.
Sufrikarioa gehiago luzatu gabe. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 393. orr.
Sukarra dut, sukar ikaragarria, edo gorputz-arimak, bata zein bestea, sufrikariotan jartzen dizkidan sukarrezko urduritasuna, hobeto esanda! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.
Banaketa bera baino, seme-alabak galdu izana zuela sufrikario. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 39. orr.
Sufrikario beltza, beltzetan beltzik bada. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.
Sufrikario luzeak, sastakaiaren zauria, haginkada pozoitsua, penak eta beldurrak eta aire ageriko ibilaldi luzeak zirela medio, Frodo ahiturik zegoen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 269. orr.
Hain txikia bera eta bizitza luzeak nahiz sufrikario ugariek hain zimelduta, aurpegi eta ile zuriko bola beltz zimurtsu baten antza zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 212. orr.
Urteetako sufrikario militantea ez baita salgai. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 92. orr.
Horrek bere sufrikario espiritualen antzezpenera iritsi nahi du segituan, baina nik nire drama nahi dut antzeztu, nirea! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 110. orr.
Sufrikario metatu hori belaunalditik belaunaldira ontasun aberats baten antzera transmititzen duzue. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 126. orr.
Alferreko sufrikariorik eragin ez zezan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.
Bev Shaw ez da albaitaria, apaiza da, New Age-aren lilurakeriez eta sineskeriez betea, Afrikako animalia oinazetuen sufrikario-zama arintzen saiatzen dena, zentzugabeki. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.
Sufrikario meta dorpe erraldoia, hutsune ñimiño iheskor bilakaturik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 13. orr.
Azken sufrikario-hondarrari gailendu zaio. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 142. orr.
Edozein modutan ere, bukaera eman nion kalbario-sufrikario gisako irakurketa hari. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 19. orr.
hau sufrikarioa (3)