Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sufismo iz islamismoaren doktrina aszetiko eta mistikoa, zenbait urratsetako bidea ibilirik Alarekiko batasun mistikoa lortzea helburu zuena.
Hiru adar nagusi ditu Islamak. Sunitak, xiitak eta sufismoaren jarraitzaleak. Berria - Euskal Herria 2004-07-07
Malama sufismoaren manamenduetako bat da; malamaren funtsa da norberak, bakarka eta bere eguneroko bizitzan, santu izan behar duela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 132. orr.
Sufismoak maila pertsonalari garrantzia handiagoa ematen dio, mistikotasuna bultzatuz. Berria - Euskal Herria 2004-07-07