Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tradizio sufiko ipuin batean, hil berria den neska batekin maitemindutako hiru lagunen erreakzioa kontatzen da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 113. orr.
Baziren Asiskoaren jarraitzaileak; eta baziren islama miresten zutenak, poeta sufiak bereziki. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.
Kantari paregabea eta sufi handienen idazkien ezagutzailea. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 37. orr.
Sufien artean estimu handienean diren amodiozko poesia ederrenak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 30. orr.
Ongi baino hobeki interpretatzen zituen sufien edo tradizio mudejarrean oinarritutako kantak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 119. orr.
Baina hinduen dotrinak bainoago sufien poemek erakartzen zuten: Rumi, Halladj poeta martiria, Ibn Arabi eta abarrenak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 89. orr.
Erlijioen eragina aintzat hartu eta giza harremanak baldintzatzen dituzten bestelako loturen bila abiatu zen Santiago; Rumi izeneko sufiaren esanak, kasu. Berria - Kultura 2006-02-03