Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Talentua ote da, sena edo suertea. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.
Suertea izan nuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 22. orr.
Esan nion eguraldiarekin behintzat suertea izan genuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 145. orr.
-Suertea alde duen gizona zaitugu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 11. orr.
Handik aurrera, suertea aldeko izan behar genuela esan zuen obispoak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 128. orr.
Nire suertea ez dun hirea bezain handia. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 146. orr.
Nafarraren garaipenak ia segurua ematen zuenean, suertea aldatu eta Zalakain eta haren laguna hasi ziren irabazten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.
Inor ez dago pozik egokitu zaion suertearekin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 66. orr.
-Ez dugu suerterik gure semeekin, Edmea! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 315. orr.
Suertea opa digute. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 47. orr.
-"Hori suertea!", esan zuen Helenek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.
-Ai! ai!, hauxe suertea, hau zoriona! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.
-Nolako suertea, idatzi ahal izatea! Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 91. orr.
Zer suertea, ezta, David? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.
Hik bai suertea. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 22. orr.
Suerteko ni. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 144. orr.
Eta suertea lagun, lortuko dute, noski. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 107. orr.
Noizbaiteko pilotariek beren artean jokatu behar zuten, suerteak hala emanik. Herria 2004-12-09
Suertean ibili nintzen bizirik itzultzean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.
Suertean nenbilen, Satanek nire pausoak gidatzen zituen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 145. orr.
Ea ez dudan huts egiten, ez ba, suertean nauk, horra leku bat libre oraindik. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 121. orr.
Suerte txarra izan da, bai. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.
Ausardiak du suerte txarra uxatzen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.
Horren suerte txarrekoak izango ote gara gu? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 57. orr.
Han ere soinua eta zalaparta, suerte eta itxura guztietako jendea. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.
Suerte ona izan zuen eta zoriontsua zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 61. orr.
Guzieri goraintziekin suerte on eta sendatzeko desirak. Herria 2005-07-21
"Suerte ona opa dizuet", esan zigun. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 63. orr.
-Suerte ona izan, Joxemai -esan dit-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 100. orr.
Suerte onak segitzen badu, berriak beharko ditut zabaldu! Herria 2004-03-11
Beste bezero batzuekin suerte hobea izanda aurre egingo genioke. beti izan dut suerte handia, nire aingeru guardakoa primerakoa da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 38. orr.
Gurekin lan egiteko suerte handia duenak atea itxi behar die sentimendu guztiei, nolakoak ere diren. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 108. orr.
Tamalez, ez du suerte handirik izan, orain arte behintzat. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 111. orr.
Suerte handiagoz ibili zelako orduan, hainbesteko gorabeherarik gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.
Gehiagotan ere nahastu nindutela maitale, gaizkile edo suerte gutxiko beste hainbat jendailarekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 161. orr.
Gure haurrek baino suerte gutiago dutenak ainitz dira maleruski. Herria 2005-04-14
Bigarren CDarekin suerte gehiago izan nuen: ia artxibo guztiak ireki ahal izan nituen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 46. orr.
-Eta suerte hutsa izan ez balitz? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 107. orr.
Ez duk suerte makala izan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 41. orr.
Hartu zuen senarra besoetan eta marruez hasi zen, gerra eta bere suerte makurra madarikatuz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 53. orr.
-Hau suerte zikina -esan zuen Jamesek. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 88. orr.
Egia da, herrialde guztiek ez zuten suerte bera izan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.
-Ez hadi kezkatu, neska -esan zuen Charliek-, suerte pixka bat lagun, garaiz itzuliko naun. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 102. orr.
Suerte pixka bat behar izan nuen nire irtenbidea aurkitzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.
Suerte pixka batekin baliteke baita baldintzapekoa ematea ere. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 118. orr.
Eta, suerte pixka batez, txapeldun aterako gara. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.
Suerte apur batekin udaberrian Parisera joan gintezkeela esan nion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 284. orr.
Euskal Herria ere bere herria dela pentsatuko du suerte apur batez, hemen ere badaudela aitonak ketxua bezain hizkuntza ezezagun eta maitagarriaz gabon-kantak abesten dituztenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 72. orr.
· Ororen buru, mende anitzetako iraupena istripua zela ohartzen ginen, agian suerte apurra, beharbada noiztenka borroka ahul bat. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 120. orr.
Horretaz gainera, badago kai ikaragarri handi bat, eta suerte guztietako ontziak ailegatzen dira, kolore guztietako marinelekin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.
Zeren eta Gaztelarentzat ere bi suertetakoak baikinen nafarrok: batzuk onak eta bertzeak gaixtoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 561. orr.
Gasna suerte hau ez zitzaidan laket. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 48. orr.
Emakume suerte hori aspergarria izaten da betiere, usu liskartia, doi bat zirikatzailea batzuetan, baina oso bakan gaiztoa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 370. orr.
Nola Espainiatik Indietarat joan zen jendeak bi indiar suerte bereizten zituen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 561. orr.
Harrituko nintzatekeela barne hartan zer jende suerte dagoen baneki. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.
Euforia suerte honek ez dit, ordea, zutik egotea galarazten, abantaila hori daukat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 58. orr.
Honela, bada, ez duela merezi eskizofrenia suerte horretan irautea. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 183. orr.
-Ezbehar bat? -irribarre suerte bat agertu zen neskaren bisaia suminduan, baina ez zen irriz ari-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 211. orr.
Zeremonia mistiko suerte bat, adorazio erlijiosoa ordezkatu duena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.
Elizgizonek Akademia suerte bat bilakatu nahi izan zuten Nabarrenkoxe. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.
Fideltasun suerte bat, orduan? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.
ainitz suerte (6); ainitz suerte on (3); amorio suerte (3); emakume suerte (3); izan dezazuela suerte (4); lan suerte (3)
suerte bera (5); suerte bera izan (3); suerte doi (3)
suerte eta zorion (10); suerte gehiago (5); suerte guztietako (4); suerte handia (11); suerte handia izan (5); suerte handirik (5); suerte hartako tigreak (4); suerte hobea (9); suerte hobea izan (3)
suerte izan (3); suerte makala (3)
suerte on (68); suerte on desiratzen (3); suerte on guzieri (5); suerte ona (49); suerte ona izan (9); suerte ona izango (3); suerte onak (10); suerte onarekin (7); suerte onaren (4); suerte oneko (6); suerte onez (3); suerte onik (3); suerte pixka bat (4); suerte pixka batekin (7); suerte txarra (30); suerte txarra izan (6); suerte txarrak (3)
hori suertea (5); izateko suertea (3); nolako suertea (5); nolako suertea nuen (3)
suertea alde (3); suertea izan (25); suertea izan zuen (4); suertea lagun (3); suertea nuen (4)
zer nolako suertea (3); zer suertea (5)