Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han zegoen sueroaren botila, buruz behera; hodi bat jaisten zen handik bere besora. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.
Zimurren kontrako suero berria. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 31. orr.
Han hauts bihurtu eta pozoiaren kontrako sueroa egingo dute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 159. orr.
Eta neska-mutilak, txiki-txikitandik, orratzari lotzen zaizkiok; eta heroina hantxe zabilek haien zainetan barrena, suero hilgarri bat tantakako batean bezalaxe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.
-Noiz kenduko didate sueroa, Maria? Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 13. orr.
Bat-batean hotzikara bat sentitu zuen, eta sueroari begiratu zion, izotzezko ura isurtzen ari balitzaio bezala. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.