Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asteburuak Donibaneko "Sunset" dantzalekuan iragaiten nituen, 'Malibu orange' edanez, ingeles ala suediar kanpotiarrekin ligatzeko itxaropenaz beterik. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 149. orr.
Suediar gerra-presoak erabili ziren irakasle, eta errusiar aprendizak Königsberg-era bidali ziren prusiar trebakuntza lortzera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.
Galdera horri printzipio soil batez erantzuten dio G. Cassel suediar ekonomistak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.
IKEA altzarigintzari dedikatzen den suediar enpresak bere saltokia ez du Donostian kokatuko. Herria 2005-12-15
Suediar markoa, modu ez formalean, markoari lotu zitzaionean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.
Saria, 10 milioi koroa suediar. Berria - Mundua 2004-10-09
Nobelagile suediar horrek emango ziola beharbada Freud-i Bizitza erotikoaren doilortze orokorra idazteko bidea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 127. orr.
Koeping izeneko marinel suediar batek esandakoa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.
Jatetxe frantses bat proposatu nion aurrena, gero txinatar bat, gero suediar bat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.
Annarekin dantzan ari zena suediar garai eta sendo bat zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 413. orr.
Seismoaren unean 20.000-30.000 suediar zeuden inguru hartan. Berria - Mundua 2004-12-31
Espetxean torturatu zutela salatu du askatu berri duten suediar batek. Berria - Mundua 2004-07-15
Carlos suediar batekin ezkondua da. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 54. orr.
Gizonak, suediar edo finlandiarra baitzen, ez zekien espainieraz Gainerakoak zain egoten zitzaizkion, nahiz eta suediar koitaduak behin eta berriro eskatu han bertan uzteko. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 151. orr.