Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sudurtxo iz sudur txikia. ik sudurtto.

Sudurtxo zapala zuen, eta gorantz orraztutako bibote urria.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 177. orr.

Larruzko txano soilduaren belarri askatuak indarrik gabe zintzilik, ehiza-txakurraren belarrien antzera, eta sudurtxo gorrituaren azpia heze.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Gorrotoa omen zien, berak esana, bota iltzedunei, artilezko galtzerdiei eta eguzkiagatik bere sudurtxo finean agertzen zitzaizkion orin ñimiñoei.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.

Mutiko txukun eta gorrizta omen zen, ahots ezti, aurpegi alai, eta sudurtxo atseginekoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

Sudurtxoa goratuta, haizeari usainka bezala ari ziren.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 207. orr.

-Hi, Fermin -sartu du Yolok sudurtxoa-, ba al dakik Dylanen poema hori, [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus