Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sudurpe iz sudurraren azpia, sudur azpia.

Mukizapia sudurpean zuela sartu zen, egundokoa harrapatu zuela esanaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 72. orr.

Minutu bat geroago, sudurpean odol negar mehe bat zuela itzuli zen, hats-goitika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Sudurpean ageri zitzaizkion ile apurrek ere katua zekarkidaten gogora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 43. orr.

Batzuek, karrikan zakur-gorotz bat zanpatuta, zapata garbitzeko bertze manerarik ez ditek, kaka hurkoaren sudurpera egoztea ez bada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Juxtu-juxtu eskaini zidan sukaldeko trapu zikin samarra, sudurpeko bi lorratz gorriak xukatu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

ik sudurpeko.

Bere aurpegia Hitlerrenaren eran antzaldatzen saiatu zen, hatz biez sudurpeko bibotea egin eta ezpainak eta barailezurra estutuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 118. orr.

Aitorrek muki-zapia pasatu dio berriz ere sudurpetik, eta haren poltsikoan sartu du.     «Bizia lo», 2003 - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus