Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sudurkari izond/iz 1 ahotsez mintzatuz, haizea sudurretik kanporatuz ahoskatzen dena.

Neska gazte batek oihu egin zuen ahots sudurkariz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 44. orr.

Gero ahotsa entzun zen, ahots gogor, sudurkari eta arrotza, ahots frantses doinukoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.

-Egun on! -egin nuen oihu, ahateen ahots sudurkaria imitatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 105. orr.

Ahotsak barre sudurkari bat egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 431. orr.

Hori bai paradoxa harrigarria, frantses akademiko baten ahotan gala erretorikoz eta soinu sudurkariz janzteko!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

2 (fonetikan)

Aho-gingila jaitsi egiten da hots sudurkarietan eta igo egiten da ahokarietan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Fonema sudurkari baten atzean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 76. orr.

Bokal sudurkariak adierazteko erabili ohi den ikur diakritikoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.

Kontsonante sudurkarietan, eten bat gertatzen da ahoko ahots-bidean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 142. orr.

n sudurkaria, italierazko "fango" hitzean edo piamonterazko "smaña" hitzean bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

Mota bakoitzak glotiseko dardararik gabeko sudurkari bat, hau da, sudurkari ahoskabe bat du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 75. orr.

Gogora bedi sudurkariak herskariak badira ere ez direla leherkari izaten.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.

Lehenak herskariaren ahostuntzea (t -> d) dakar aurreko sudurkariaren ahotsa kutsatu zaiolarik asimilazioz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bokal sudurkariak (12); hots sudurkariak (3); kontsonante sudurkariak (4)

sudurkarien aurrean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus