Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sudur 1 iz giza aurpegiaren erdiko irtenunea, bi zulo dituena, bekokiaren eta goiko ezpainaren artean dagoena eta usaimenaren organoa daukana.

Hiru buru zituen; hiru begi-pare biribil, ero-itxurakoak; hiru sudur, bihurrika eta usnaka haien aldera; hiru aho lerdetsu, letagin horixketatik zintzilika hari lingirdatsuetan listua zeriela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 146. orr.

Bakean utziko dugu -esan zuen emakumeak sudurra zimurtuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.

Burua burdin sarearen kontra jartzen nuen beti, eta beti sudurra zikinduta alde egiten nuen.  Berria - Harian   2005-02-03

ik beherago 22.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Esan eeeee eta hartu arnasa lasai sudurretik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 72. orr.

Sudurreko ezkerreko zuloa estali du, arnasa hartuz, gogorki; eskumakoa garbitu kanpotik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.

Sudurreko kirurgia endoskopikoa egiten ari garenean, esaterako, oso erabilgarriak eta lagungarriak dira.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Sakon hartu du arnasa eta sudurretik atera du, mantso.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 40. orr.

Sudurra estutzen nuen, hartan ez itotzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 107. orr.

Sudurra estutu zuen Léak, barrez ez lehertzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 296. orr.

Sudurretik muki tanta zeriola, hozminduta musua, motel hitz egiten zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.

Odola isuri zitzaion sudurretik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.

Odolak sudurretik beheiti egiten zidan, ordea, eta haren dasta gaziak mingaina trabatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Jaka eta galtza gorriak soinean, betaurrekoak sudur gainean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.

Neville aieneka ari zen, zaldarrak sudurrean ere agertu zitzaizkion eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.

Entzuten ari zen kontakizunak adierazpen-olatuak igortzen zizkion etengabe aurpegira, sudur, begi eta ezpain ertzetatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.

Gero, arnasa sendo hartu, eta sudur-ahoak itxi zituen, kiratsa barnera ez zekion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Sudur-eztarriak itxi-itxi eginda.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 26. orr.

On Garri Cooper-en Oesteko filmak gogoratuz zapiaz estali nituen aho-sudurrak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 79. orr.

Uztaiak dauzka belarri bekain sudur ezpainetan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 19. orr.

Honela joaten zen, apal, sudurra gorri, serio.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 198. orr.

Sudurra zintzatu eta pentsatzen hasi zen, bera hara joanarazi zuen bigarren kontuari nola heldu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 311. orr.

Ikatz-kealdi bat sudurrera etorri zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Liburua txikia zen [...] eta sudurra haren orrien artean sartuta arnasa hartzean halako mindu-usain bat hartzen zitzaion.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 18. orr.

Zertan aritu behar dute nagusiek gure gaietan sudurra sartzen?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 256. orr.

Gisa horretako nahasteetan sudurra sartzeak ez baitakar atarramentu onik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.

Ene sudurra eri duk, ez dik zerri kaka eta pixa usainik baizik hartzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 176. orr.

Sudurrean eman nion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 74. orr.

Orriak zabaldu zituen, eta hantxe gelditu zen, sudur eta mutur.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 35. orr.

Hantxe lotu nintzen, Basurtokoak nirekin zer nahi ote zuen, sudur eta mutur.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 229. orr.

2 (izenondoekin)

Begi argiak ditu, eta sudur txiki eta harroxkoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 317. orr.

Sudur handia eta ezpain lodiak zituen, eta zakar samarra ematen zuen lehen begiratuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Sudur handi-handia, judu peto-petoa, eta gorri-gorria.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 27. orr.

Cadinek bere sudur arrosa irekitzen zuen kateme baten sentsualitatearekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.

Emakume argala zen, zimur mingotsak, esku nekatuak, begi marroi eder izandakoen arrastoak, eta sudur harroa zituena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 134. orr.

Nexka aurpegia zuen, ile iluna motots batean bilduta, sudur motza, eta zulotxoak zituen masailetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.

Zapatazar handiak, sudur motz gorria.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.

Haren sudur zorrotza, haren masail urdinak, haren irribarrea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 166. orr.

Altzairuzko begiak, sudur fin okerra eta oliba-koloreko larruazala zeuzkan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.

Sudur okerreko gizon musu zuri bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 192. orr.

Begira, begira nolako sudur greko polita duen!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.

Garaia, argala eta baldar samarra zen, oreztaz betea, esku eta hanka handikoa eta sudur luzekoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 87. orr.

Ile beltz koipetsu, sudur gakodun eta azal horixkako maisu batekin ari zen hizketan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 116. orr.

Ordurako argi horixka batek argitzen zizkion bekoki soildua eta sudur kakoa. ik beherago 10.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.

Sudur estu baina kakoa, begi distiratsu eta begirada umela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 73. orr.

Ellenek lepo labur eta sudur zapaleko gizon baten esku handiari oratu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 303. orr.

Mutil txikia, lupa itxurako betaurreko lodiak daramatzana sudur motz eta zabalaren gainean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 53. orr.

-Sudur ezin barregarriagoa du -esan zuen neskak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 36. orr.

Bere sudur punta-luzeaz sakon arnasa hartuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 220. orr.

Gizon txikitxoa zen, batere ilerik gabeko buru estua, aurpegi luzea, sudur punta-zorrotza [...] zituena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

3 (aditzen era burutuarekin)

Betaurrekoak etengabe irristatzen zitzaizkion sudur izerdituaren puntara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.

Adi-adi entzun zuen, ehun urte balitu bezala, burua alboraturik eta betaurrekoak sudur handituaren gainean dardarka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 84. orr.

Haren hatz erakuslea nire sudur puztuaren parean luzatu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

"Istripu domestiko" bati egotzi nion neure sudur hanpatua, jakin-minez hurbildu zitzaidan orori erantzun beharrekoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.

Sudurra kakotu samarra eta egiptoar itxurakoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Sudur gakotua zeukan eta, gainean, ile liso beltzaren mataza bat erakusten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 154. orr.

Sudur izutu bat ikusten dudan lehenbiziko aldia duk, bururatu zitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

Sarritan burukomin handiz, sudur beteetatik odolustela bar-bar zerion.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hazpegi zakarrak zituen; sudur-hegal zabalak, aho luzanga.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.

Harrera zerbitzukoa sudur hegalak harrotuz usainka ikusi bainuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 165. orr.

Bekainak zimurtzen zituen, sudur hegalak zabaltzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.

Ogi egin berriaren urrinak sudur mazelak kilikatu zizkion eta gosea nabaritu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Bere hortzekin nire sudur hezurrean jo eta zauri bat egin zidan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 31. orr.

Buruaren atzealdean, motots zuria saretxo batean bildua; betaurrekoak, sudur-zubia baino dezentez beherago jarriak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Kalera irten bezain laster, udaberriko aire hezeak inguratu zuen, eta sudur azpia hezetu zitzaion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.

Franciek azkar begiztatu zizkion sudur-poroetatik zerizkion izerdi-tanta txikiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.

Sudur-bideetako usaimen-ataletako barne-estaldura hezean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

Sinuetatik jariakin bat isurtzen da sudur-hobietara, horiek heze egon daitezen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Sudur kanalak, hura zeharkatzen duten aho-dardaren erresonatzaile gisa balio du soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Arnasgorako aireak eta sudur-mukosak 30-32 gradu inguru iritsi arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.

Sudur barrunbea organo erabat geldia da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.

Errezeptore horiek dituzten zelulak, berriz, sudur epitelioaren goiko aldean daudela zehaztu zuten.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Moko baten formako sudur-estalkiaren gainean, berriz, Begi Zitalak distiratzen zuen, gorriz pintaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 233. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarrena asbtraktua dela)

Telefonoaren beste aldetik, sudur-hotsa iristen zait.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 92. orr.

Sudur-ahots pixka batez hitz egiten zuen, gozo-gozo beti.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 144. orr.

Frantsesez, totelka eta sudur-mintzoz hitz egiten dute; ingelesez, berriz, txorien doinua antzeratzen dute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.

Aho artikulazioa, laringearen dardara eta sudur erresonantzia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Ez zirudien, ez, mafrundia edo sudur-jarioa harrapatzeko beldur zirenik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.

Arnasestua, sudur ziztua eta ostikoen hotsa besterik ez zen entzuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.

Behingoan lokartu ziren biak, sekulako zurrungak eginez, zeinei sudur-txistuka erantzuten baitzien nagusi jaunak aldameneko gelatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 226. orr.

Bi urte lehenago bezain segaila zegoen, eta ez zitzaion txipitua sudur-kako handia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 245. orr.

Bixtan da ez dela holako sudur-sartzea amerikaren gostukoa.  Herria   2004-02-26

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Istorio kontalari sudur-harro bat bere istorioetan galdua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Neska ile-horail, sudur-fin, ezpain-zabal hura, nire saihetsean kokorikatu zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

Alberto ile-horia zen, sudur-luzea eta motz eta zapala zuen kokotsa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 115. orr.

Gizon mehea, urduria, aurpegi-argala, sudur-zorrotza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

Ttikia, meharra, sudur-zorrotza, bere lastozko kapeluarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.

Sudur-luzeok gara orain susmagarri nagusi.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 84. orr.

Viktor Manuel erregea hegoalderantz joan zen laster, bere zaldun sudur-moztaileekin lur askatuetan barrena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 151. orr.

· Emakume gatibu batzuek, Kremonako gizonek krudeltasun ankerrez sudur-moztuak, arren eskatu eta jarraitu egin zieten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 79. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Detektagailu bikaina da giza sudurra, oso motz geratzen bada ere sentikortasunean animalia eta intsektu askorekin konparatuz gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 129. orr.

Pailazo sudur bat, ileorde gorri bat gogoratzea, goiz bat zirkoan igarotzeko aukera izatea nahikoa, [...]. Lola botoitzarrekiko beroki beltz estua jantzita, bitxi-orratza paparrean, arrano-sudur kakoak airea ebakitzen zuela.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.

8 (animaliena)

Zona urbanizatuetan ere txakurrak sudurra erabiltzen du bide beretik beraren zein kide igaro den jakiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Txakurraren sudurra ez da gurea baino askoz handiagoa, baina haren mukosa sentikorra oso izurtua eta tolestua da, eta horrek ahalbidetzen dio leku txikian azalera handia hartzea. Han-hemenka basiliskoaren sudur ezkatatsuari mokoka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Izerditan irrintzika eta sudur ziztuka zaldiak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.

9 sudur-gorri (orobat sudurgorri) izond

Laster Katherinek bertan behera utzi zuen bere farfailgin-lanbidea: zeren atso sudur-gorria Inozenteen hezurtegian usteltzen ari baitzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

Valcornejako Enrique sudurgorria eta antzeko piztia higuingarriak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 89. orr.

Behin kalean erakutsi zidan, Re Umberto hiribidean; ttikia zen, sudur-gorria.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 167. orr.

10 sudur-handi (corpusean sudurrandi soilik) izond

Gizon lodi, ilebeltz, sudurmotza, emakume argal, ilehori eta sudurrandi baten ondoan, ezagun du konfiantzarik ez duela, ez bere gorpuzkeran ez bere sudurraren forman.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 283. orr.

11 sudur-kako izond

Doña Pitusa andre zahartxo txiki bat zen, sudur-kakoa, oso begi biziak zituena, eta ahoa isurbide bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Hormatik, Bagration sudur-kakoak ikusmin handiz begiratzen zion eskatu-eskaini hari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 158. orr.

Argi mingarritik babesturik, gizon bat ikusi zuen; sudur kakoa eta ezpain-lodia bera, luzea eta argala era berean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.

12 sudur-luze (orobat sudurluze) izond

Platerok [...] uretan sartu, xaboia kendu eta xukaderan utzi, mutil judu sudur luzeak lehortu ditzan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.

Memorian bizi-bizia du hango nagusi sudur-luzearen irudia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 170. orr.

Autorat berriz igaiterat nindoalarik, gizon handi sudur-luze bat hurbiltzen zait.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.

-Tira, nola deitzen diozue zuek plater honi? -galdetu zion sudur luzeak ondoko neskari, haren lekurantz makurtuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

Sudur luzeari aurpegi gorria more jarri zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

· irud/hed Ate sendo batek eta gimnasioan hezi eta hazitako bi tipo ikaragarrik galarazten zieten sarrera sudurluzeei.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.

13 sudur-mako (corpusean sudurmako soilik) izond sudur-kakoa.

Kamioz ttapa ttapa honuntz datorren laborari xahar sudurmako bati.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 91. orr.

14 sudur-mintz (orobat sudurmintz) pl sudur zuloetako barneko mintzak.

Dardarka zeuzkan ezpainak eta sudur-mintzak, une hartan hildakoren bat pizten ikusi izan balu baino beldurtuago. Gero hatzak eraman zituen sudur-mintzetara, eta hazia jakinminez usaindu zuelarik, irribarre egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 193. orr.

Isiltasuna genuen usain gozo eta sarkorreko landareen basoa, beti berri eta beti garbi, sudur mintzen kilikari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.

Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

· Sudur-mintzetatik eraztunez lotutako txekor gazteak indar guztiak galtzen dituen antzera, [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

15 sudur-motz (orobat sudurmotz) izond

Gizon lodi, ilebeltz, sudurmotz bat emakume lodi, ilebeltz, sudurmotz baten ondoan ikusten?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 283. orr.

Zer gertatzen da?, galdetu nahi nioke esfinge sudurmotzari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 115. orr.

Gizon zintzoa eta aberatsa dun Ixtaber hori, egia, baina nola zapatagilea den eta sudur-motza eta bizitza osoan larruarekin ibilia, ikaragarrizko kiratsa botatzen din.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.

-Behin batean Pernando aprendiz omen zegoen Ixtaber Tolosako Sudur-motza zenaren zapata-dendan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.

Bazen, era berean, benta hartan, Asturias aldeko neska motz bat: aurpegi-zabala, lepondo-ordeka, sudur-motza, begi bat oker eta bestea ez oso xuxen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.

Ez zen sekulan bueltatu, Ixtaber Sudur-motzari hil-usaina zeriola esaten baitzuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.

Aurpegi-zabal, sudur-motz bat, arrunt lausoa iduri.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.

Bellek, ordea, sudurmotz marraztu zuen Woolf.  Berria - Kultura   2004-04-06

16 sudur muin (corpusean sudurmuin soilik) iz sudurraren muina.

Zornotza igaro eta kilometro batzuetara kirats nardagarria heldu zitzaion sudurmuinetara.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 250. orr.

17 sudur-oker (orobat sudurroker) izond

Bob James, herrixkako sagu-liluratzaile sudur-okerra.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Erortzear dagoen txabolatxo bat, eta atso zahar-zahar txiki-txiki bat, sudurrokerra.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.

18 sudur orde (orobat sudurrorde) iz ordezko sudurra.

Halaz guztiz, Petrolini arbuiatzen segitzen zuen, kontu egiten zuelako antzezlana egiteko sudurrordea jarri eta ilea ur oxigenatuarekin horitu beharra zuela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 76. orr.

Sudur orde kartoinezko orde bat eman zioten eta ez erortzeko, begi lagun erdoildu bat zuen, zurkaitz lagun.  Herria   2005-02-03

18a sudur punta (orobat suturpuntta)

Zapia jartzen zioten bitartean, barre eta barre egiten zuen Mariak, eta sudur puntak ia kokotsa ukitzen zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 152. orr.

Holyoke balantzaka zebilen atean eta kapela garaia sudur-punta distiratsurantz okertua zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 60. orr.

Amak heldu egin zion eta sudur-punta igurzten hasi zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 89. orr.

Aterki sendoa haizearen aurka babesteko ahaleginetan, berokia sudur puntaraino lotuta...  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 120. orr.

Bat-batean, ikasmahaiko graffitiak ikusi nituen neure sudur puntan bertan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.

Orduan ez nuen ezer egiten eta sudur puntan jartzen zitzaidana egiten nuen egun guztian, eskolara joan gabe.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.

Inguruan inor edukitzen ez nuenez Lucy eskolatik itzultzen zen arte, sudur puntan jartzen zitzaidana egiten nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 310. orr.

Izan ere, denok eduki gaitu inoiz txundituta, leihoko beiran suturpuntta xanpa-xanpa eginda, edur-maluten jaitsiera baldar eta balantzazko horrek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

19 sudur-zapal (orobat sudurzapal) izond

Etxekoandrea sartu zen gelan, gazte, sudur-zapal, zurbil, argal, moztaka, gustu onez jantzirik, Petersburgeko damak bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

Txato deitzen duguna benaz sudur-zapala ote den.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 58. orr.

Gizena eta titi-haundia Ceres bera da Bakorekin, sudurzapala Silena, Satira emea, ezpaintsua musu-lorea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.

20 sudur zapi (17 agerraldi, 4 liburutan; orobat sudurzapi 7 agerraldi, 6 liburutan) mukizapia.

Sudurzapia atera eta mukiak kendu dituk.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.

-B-b-barkatu -esan zion Hagridek negar-muzinka, motadun sudur-zapi handi bat atera eta aurpegia han ezkutatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 20. orr.

Horra iritsirik, malko bat xukatu zuen sudur-zapiaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Zamau baten tamainako sudur-zapiaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.

Hagrid jiratu eta bere etxolara abiatu zen presaka, aurpegia sudur-zapiaz estalita zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 238. orr.

Ez nuen izan ukatzerik bere sudur zapia erabil zezan, muturrean estutuz odoljarioari eusteko  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 384. orr.

21 sudur-zorrotz (orobat sudurzorrotz) izond

Gizon mehea, urduria, aurpegi-argala, sudur-zorrotza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

· (izen gisa) Afrodita jainkosa gurtzen duten arrainen artean oxurrugcos (oxyrrynchos, sudurzorrotz) izenekoa dago.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 162. orr.

Arrantzale batek sudurzorrotz eme bat harrapatzen badu, kanabera batetik edo soka luze batean lotu eta hondartza ertzeko ur lasaietan paseatu ohi du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 162. orr.

22 sudur zulo (75 agerraldi, 38 liburu eta 3 artikulutan; orobat sudurzulo 53 agerraldi, 32 liburu eta artikulu 1ean, sudurtzulo 13 agerraldi, 9 liburu eta artikulu 1ean, sudurzilo g.er., sudur zilo 6 agerraldi, 2 liburutan eta sudur xilo g.er.) iz

Sudur-zulo bakoitzaren atzeko aire-pasabidean dagoen bihurgune estuak eragiten du, neurri batean, arazoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Kea eta sua botatzen zituen sudur-zuloetatik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

Bafada bat etorri zitzaion bat-batean sudur zuloak mintzera, mingotsa oso.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Sudurra hebrear eredu delikatukoa, baina halakoek izaten ez duten sudur-zulo zabalekoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

Sudur zulo iletsuak hatz batez esploratzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.

Gero, haragi kiskaliaren usaina sartzen zaik sudur zuloetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.

Berarekin errieta egiten zuenean, pozoizko tua egiten zion Namahk, eta kea eta sua botatzen zituen sudur-zuloetatik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

Buruz behera jarri zenean, sudur-zuloetatik ere sartu zitzaion ura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.

Erosi, bederen, zuen sudur-zuloendako material pixka bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

· Bizkar beroki arrosa kolorekoa jantzita dagoen Bere Maiestatearen sudur zulotxoak egurastu ahal izan ditzan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

23 sudurra zikindu adkor kokaina edo heroina inhalatu.

Norbaitek hautsa zeukala esan zuen; koadrilakoak harritu egin ziren agerian utzi nuenean nik ere sudurra zikindu nahi nuela, tabernazulo hartako komunean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 41. orr.

Sudurra zikintzen zuenean sekulako jarioa izaten baitzuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.

24 sudurra zuritu adkor kokaina edo heroina inhalatu.

Sudurra zuritu behar dut eta badakidanez zuk ez duzula gura, gelditu zaitez hemen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 141. orr.

Beharbada ez nion sudurra zuritzen utzi behar izan, azken batez ez dago ohituta, edo beharbada guztiz jota dago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.

Txaplik sudurra zuritzekoa jarri zien.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sudur (28); beren sudur (3); betaurrekoak sudur gainean (3); neure sudur (3); nire sudur (9)

sudur ahots (4); sudur aitzinean (3); sudur aurrean (6); sudur azpian (6)

sudur eta mutur (3); sudur ezpainak (3); sudur fina (3); sudur gainean (9); sudur gorria (5); sudur handi (8); sudur handia (4); sudur hegalak (12); sudur hots (3)

sudur kakoa (9); sudur kakoak (3); sudur luze (15); sudur luze bat (4); sudur luzea (15); sudur luzeak (4); sudur luzearen (4); sudur mazelak (3); sudur mintzak (5); sudur mintzetan (5); sudur mintzoa (3); sudur mintzoz (3); sudur motz (4); sudur motza (5)

sudur okerra (3); sudur punta (12); sudur puntak (5); sudur puntan (8); sudur puntatik (3)

sudur txipia (3); sudur zapalak (3); sudur zapi (4); sudur zapia (8); sudur zapiaz (5); sudur ziloak (3); sudur zorrotz (4); sudur zorrotza (6); sudur zulo (12); sudur zuloak (28); sudur zuloak ireki (3); sudur zuloak zabal (3); sudur zuloen (3); sudur zuloetan (11); sudur zuloetara (3); sudur zuloetatik (11); sudur zuzena (3)

ahoa eta sudurra (6); bere sudurra (10); nire sudurra (3)

sudurra baino urrunago (3)

sudurra eta ahoa (8); sudurra eta belarriak (3); sudurra eta ezpainak (4); sudurra eta kokotsa (3); sudurra gorri (4); sudurra hautseztatzen (3); sudurra hautsi (8); sudurra hurbildu (3)

sudurra itxi (3); sudurra itxita (3); sudurra jasorik (3); sudurra kristalaren kontra (3); sudurra luzatu (3); sudurra motza (4)

sudurra odoletan (5); sudurra sartu (4); sudurra sartzea (4); sudurra sartzen (4)

sudurra ukitzen (3); sudurra zimurtu (11); sudurra zimurtu zuen (4); sudurra zimurtuz (5); sudurra zuritu (3)

untxi sudurra (3); zure sudurra (6)

nire sudurraren (3); sudurraren alde (3); sudurraren aurrean (3); sudurraren azpian (8); sudurraren gainean (4); sudurraren hotza (3); sudurraren kontra (3)

sudurrean behera (3); usaina sudurrean (3)

sudurreko ahotsez (3); sudurreko hezurrak (3)

sudurrera eraman (3); sudurrera hurbildu (3)

sudurrerako bidea (3)

ahotik eta sudurretik (3); airea sudurretik (4); dario sudurretik (3); sudurretik atera (4); sudurretik behera (3); sudurretik hartu (4); sudurretik sartzen (3)

sudurzuloetan gora (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus