Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
substantzial izond gauzen susbstantziari edo oinarriari dagokiona.
Nigan substantziala dena subjektu transzendental gisa ezagutzen dudala uste dut. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 158. orr.
Izan ere, Ortega-k seinalatuko duen Espainiaren gaitz substantzialaren arrazoia, musulmanak han sartu aurrekoa da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 201. orr.
Baina atala eta osoa, biak gorputza direlarik, balio erlatiboa ez ezik substantziala ere badute. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 305. orr.
Era substantzialean edota, nolabait esanda, esentzialki, ez subjektu baten akzidente gisa, gorputzean beroa edota itxura bezala, ez eta nolakotasun edo kantitate gisa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 304. orr.