Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

substantzia (orobat sustantzia g.er.) 1 iz filosofian, berez den gauza, berez existitzen dena.

Gainontzeko substantzia edo esentziek akzidenteak bereganatzen dituzte.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.

Sorturiko gauza guztietan, ez dela deus substantzia eta akzidentez landa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 200. orr.

Munduko aldaketa guztietan substantziak irauten du eta akzidenteak baino ez dira aldatzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

Emazu gizon batek badaukala "itsasontzia" deitzen den zerbait badelako nozioa, horregatik izen hori daraman gauza hori substantzia ala akzidentea ote den jakin gabe.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 151. orr.

Akzidente guztiak substantzia zehazten duten zerbait direla.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.

Substantzien propietateen artean batzuek haien zerizana ematen digute, beste batzuek, ordea, haien nolakotasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Bi gauza amaigabek irauten badute, substantziak ez direnak, ezta benetan substantziari inherenteak ere, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 52. orr.

Kontzientzia ez dela substantzia bat, bere oinarriaz bizi dena, pentsamendu garbi bat, baizik intentsionalitate bat, gauzei eta jendeei idekia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 42. orr.

Substantzia edo esentzia aldaezin bakarra dago eta hau Jaungoikoa da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.

Jainkoak substantzia batek izateari uztea nahi duenean, ez du harengan akzidenterik sortzen eta horrela ezereztu egiten da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 206. orr.

Beraz, substantzia oro edo Jaungoikoa da, edo Jaungoikoagandik da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 165. orr.

Zalantzarik gabe, substantzia da Jaungoikoa, edo hobeto esanda, esentzia, greziarrek ousía deitzen dutena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.

Esentzia, edo substantzia, edo ousia hiru definiziotan aurkez dezakegu: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Substantziaren iraunkortasunaren oinarri-esakunea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.

Beste batzuk, ordea, diote ahalmen horiek direla egiazki arimaren substantzia: hau deitzen da Adimena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 77. orr.

Ez bezate esan bi arima aurkari direla, bata ona eta bestea gaiztoa, elkarren aurkako bi substantzia eta printzipioen liskarretik datozenak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 232. orr.

Linguistikoa denaren izatasuna ez da substantzia, forma baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.

Dualismoa: Munduan bi substantzia edo eite bereizi behar dira: gogo-egoerak eta egoera fisikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Kritika zorrotza egiten dio, batik bat, gaitza substantzia edo natura gisa hartzen duen iritzi manikeoari eta materia zer gaiztotzat ikusteari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 17. orr.

Zinez izatea daukan izakia; bere baitan era aldaezinean dirauen substantzia signifikatzen baitu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 93. orr.

Beharrezkoa da enuntziatu batek substantzia bat, euskarri bat, leku bat eta data bat izatea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

2 (izendondo eta izenlagunekin)

Ontologia aristoteliko batean, beraz, hiru izaki-mota bereizi ditugu: banakoak, motak eta propietateak (hurrenez hurren, Aristotelesen substantzia lehenak, substantzia bigarrenak eta gainerako kategorietako propietateak).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Substantzia bakun batek biziaren akzidentea ez badauka, orduan nahitaez heriotzaren akzidentea eduki beharko du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 204. orr.

Substantzia fisiko eta pentsakorraren artean dauden desberdintasunak desberdintasun.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

Edo substantzia ustelezina da, on zinez handia, edo substantzia ustelkorra, zeina ona ez balitz ezin ustelduko bailitzateke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 226. orr.

Arrazoiz goresten da substantzia usteldu gabea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 340. orr.

Lehenago 2.&3. zenbakietan adierazi baitugu substantzia gorpuzgabea eta hilezkorra dela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.

Gizaki gaiztoa zer besterik izango da substantzia gaiztoa baino?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 341. orr.

Eta ez luke ardura horiek gorputzak ala substantzia banatuak izatea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 217. orr.

Gogo-egoerak eta gogo-propietateak ezin direla fisikara erabat murriztu, baina, halere, [...] ez daudela bi substantzia berezi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

Pertsonak substantzia bakarreko baina alderdi biko izateak gara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

Jainkoak berak egite honetaz eta jainkozko substantzia honetaz gozatzen duelako.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 99. orr.

Hizkuntzan, kontzeptua, substantzia fonikoaren nolakotasun bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 137. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Descartesen arabera bi substantzia-mota daude, fisikoa (res extensa) eta pentsakorra (res cogitans).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Ezin irudika nezakeen begi hauek ikusten zutenaz kanpo inolako substantzia motarik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.

Substantzia-dualismoak burmuinaren eta gogoaren arteko harremana zail egiten duen moduan, aldebiko dualismoak ere munduaren ikuskera deseroso baten aurrean jartzen gaitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Adibide gisa aipatu ditugun guztiotan ez da ezer erregearen esentzia nolakoa den eta bere benetako errege-substantzia zertan den adierazten duenik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 109. orr.

5 gauzak osatzen dituzten materia-motetako bakoitza. ik gai.

Greziarrek apeiron deitzen zutenaren parekoa izan liteke: substantzia oinarrizko bat, lehenengo gaia, beste substantzia guztien jatorria.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 184. orr.

Izoztu, hitzez hitz, gorputz edo substantzia batek barruan duen ura gogortu arte hoztea da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 15. orr.

Larruazala babesten du substantzia horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Beste substantzia batzuk ere baditu hezur-mineralak, hala nola gatzak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Substantzia horietariko asko oso toxikoak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Erlamak substantzia bat botatzen duela gainerako erleak kontrolatzeko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 135. orr.

Kanpoko itxura guztien arabera ura dela dirudien substantzia likidoa H2O ez bada, substantzia hori ez dela ura ondoriozta dezakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

6 (izendondo eta izenlagunekin)

Elikagaietan dauden substantzia konplexuak, apurtu, eta substantzia sinpleago bihurtu behar direla gorputzak erabiliko baditu. Substantzia dentsoago bat, hala nola ura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.

Izarrak eter zeritzan substantzia ustelezin batez inguratuta zeudela eta finkoak zirela. Substantzia osasungarriak eta pozoiak bereizteko gaitasunean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 140. orr.

Konpainia onaren beharrean dagoen emeak substantzia usaintsu oso bereziak isurtzen ditu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 218. orr.

Ur bero guztiak sendagarriak dira, substantzia arrotzekin batera egosterakoan bestelako abantaila erabilgarriak bereganatu dituztelako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.

Amaiera eman behar zaie substantzia toxiko eta beste materia batzuen isurketari.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 111. orr.

Arteriak, oxigenoa eta ezinbesteko beste substantzia kimiko batzuk ekartzen ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Burmuinak [...] maitasun, zoriontasun, ongizate eta betetasun sentipena utziko diguten substantzia neurokimiko batzuk askatuko ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.

Saiatu dira neurtzen burmuinak zenbat denboran ekoizten dituen bikotekideek elkarrekin iraun dezaten behar diren substantzia biokimikoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 270. orr.

Gela itxi batean jartzen dira katu bat, substantzia erradioaktiboren bat eta botila bat pozoi.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.

Kurarearen kideko substantzia sintetikoak erabiltzen dira kirurgian.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.

Hondakinak eta beste substantzia soberakin batzuk.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.

Zuntz eta kartilagozko geruza elastiko bat da diskoaren kanpoko aldea, eta gelatina-itxurako substantzia bat du barruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 260. orr.

Potter jauna, gure makila guztiek substantzia magiko ahaltsuren bat dute bihotzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berriro ere, dopinaren aurkako kontrolak egingo dituzte; halere, aurten hiru substantzia motaren kontsumoagatik emaniko positiboek ez dute zigorrik izango.  Berria - Kirola   2004-10-09

Hau besterik ez baita itsasoarekiko substantzia-trukaketa: oxigenoa zakatzetatik igaro, janaria ahotik hartu, eta hondakinak organo espezializatuetatik, hala nola giltzurrunetatik, kanporatu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.

Substantzia-kontzentrazio txikiagoa behar du beti txakurrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Montgomery ustez dopin substantziak erabiltzeagatik ikertzen ari dira.  Berria - Kirola   2004-06-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus