Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

substantibo (orobat sustantibo; Euskaltzaindiaren Hiztegian substantibo gomendatzen da) 1 izond izatasun erreala eta beregaina duena.

Baldintza formaletan auzia jarriz -eta ez kontzeptuaren alde substantiboan edo eduki materialari dagozkionetan-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

Arazo hauek zerikusia dute subiranotasunaren alderdi formal eta substantiboarekin, kanpokoa ala barnekoa izatearekin, eta abar.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 62. orr.

Cassirerren obra kontinentalean aurki daitezke hainbat ekarpen substantibo osagarri, ohiko planteamendu analitiko definizionalak aberastu ditzaketenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

2 (gramatikan)

Izen sustantiboak maite dituzte, eta haien ume diren izenondo sustantiboagoak, halako hitzek tranpa gehiago baitaukate: ezkutatu egiten dute sustantibotasun gatzatu horren aurretik zegoena edo azpian zebilena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

• 3 iz gramatikan, izena.

Ahalegin zaitez substantiboak, adjektiboak, izenlagunak eta aditzak gehiegi ez errepikatzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Substantiboek, berez, ez dute prentsan adjektiboen arriskurik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 102. orr.

Panfleto asko ez dago irakurri ere egiterik: ideologiaz gainzamatuta datoz, substantibo bakoitzeko hiruna adjektibo pilatzen da eta akats ortografiko ugari dauzkate.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

Substantibo bakun batek aditz anizkun bat goberna zezakeen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.

Hurbiletik segitu dut [...] Juan Mariren arnas sosegatuko ibilaldi poetikoa, behin «substantiboaren poetika» gisa bataiatu nuen jarduna.  Berria - Harian   2005-12-06

· Sinesmenduna baitzen, Jainkoa da, aldez edo moldez, haren poetikaren substantiboa.  Berria - Harian   2005-12-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus