Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
submarino iz itsaspekoa, ur azpian murgilduta ibil daitekeen ontzia.
Aluminioa garraiatzeko ontziak behar dituzu, eta horretan dabiltza ba kraut -aleman- horien submarinoak, bauxita garraioan dabiltzan barkuei tiro egiten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.
Ni neu izurdeak ikusita nago hemendik gertu, azoka parean, honaino saltzera etortzen ziren arrantzaleei jausitako arrainen bila, eta baita submarino aleman bat ere, Ibarrekolanda gaineko kanposantuan euren eskifaia-kide hil berri bat lurperatzeko asmoz... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 135. orr.