Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jakinduria sublime zertangabe batez igurtzia dago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.
Ez dago deus ikaragarriagorik, goizeko oren sakratu eta sublime honetan, ile zuriko gizon hau baino, eliza handi honen erdian bakarrik, arropa bikainez jantzita, ahapetik mintzo. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 196. orr.
Geure kontzientzia goratuz, azken txinparta batean, erabateko sakrifizio eta abnegazioaren gailur sublimetara. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.
Espainiako historia nazio espainolaren eraikuntza sublime bezala irakurtzen da, eta naziogintzaren heroi handiz betea aurkitzen da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 74. orr.
Lerroak publizitate leloak bezain arruntak eta sinpleak dira, poesiari sublimetik zuen guztia erantzi diote. Berria - Kultura 2006-01-03
Berde fosforeszentea, [...] esan zuen gizonak, ez da kolore sublime-sublimea ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 177. orr.
"Blai", izerditan edo barne-isuriz blai, alegia, horra hor esan gabe doanaren erotismo gorde sublimea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 198. orr.
Petan umorista sublimea da, hitz-urria, ez du ez aukera ez denbora galtzen salaketarako eta irrirako. Berria - Kultura 2006-02-14
Platon sublimeak bezala. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 152. orr.