Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure artekoak sexutik ez zuen deus, alde bateko desira eta sublimazioa izatekotan, baina egia da bazela menderakuntza-joko bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.
Sublimazioa praktikatzen genuen, Freuden analisiak ikasi aitzin. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 81. orr.
Borreroak ez du inoiz eta inon bere lanaren sublimaziorik egiten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 78. orr.
Sublimazioak sublimazio, munduaren errefusapen zahar nahiz berriak saiaturik ere, amodioaren malenkoniak joak ez du, haatik, bere gogoa jolasik labirintikoenetan ere ahazten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 21. orr.
Eguzkiaren taigabeko mugimendua sinbolizatzen duela Ejiptoko "disko hegaldunak", eta era berean, hegadak sortzen duen sublimazioa eta transfigurazioa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 90. orr.
Liofilizazioa: elikagaia izoztutakoan, hutsean sartu eta, sublimazioz, ur guztia erauztea, galaraztea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.
· irud/hed Eskatzen ari direna, benetan, Losüng-a da (alemanerak beti du eskura abstrakzio garbi bat, egokia): sublimazioa, nola alkohola uretatik sublimatzen den, edan ondoko zaporerik ez arrastorik utzi gabe. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 186. orr.