Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dagoela bere maitemina sublimatzeko gai ez den maitemindua baino izaki arriskutsuagorik. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 211. orr.
Bukatzeko, nola ez, kartzelako ereserkiari esker -gauez bakardadean egoten naiz ni, ez bazaude zu... -bakoitzak bere antsia afektibo era sexualak sublimatu ahal izan zituen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 116. orr.
Paperera jotzen nuen istorioak imajinatuz ondo igarotzeko [...] edo haserreak baretzeko, maiteminak asaskatzeko, eta hormonen borborra sublimatzeko... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 342. orr.
Han bildutako sinesgabeok, sinestunek adinako premia genuen geure pena adierazi eta sublimatzeko. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 105. orr.
Iduritzen zait [...] hitzetan dagoen libido berezi sublimatuan hondatua dagoela apez mintzatzailea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.
Aurkakotasun nazionalak, konkurrentzia ekonomikoan trakets sublimaturik, XX. mendearen lehen erdian azaleratu ziren ostera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.
Zuen buruei aitortu barik erakarpena elkartasunarekin sublimatzen ari zinetela. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.
Trapu literario koloretsutan beztitua, bortxa historiaren eta Estatu harrapariaren justifikazioa, arima profetikoaren mitologiaz erlijioso-mistikoki sublimatua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.
Leonardo homosexual erreprimitua omen zen, edo sublimatua, hobeto esateko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.
Begitan hartu nuen morroi hura; likatsua iruditzen zitzaidan, melenga, ia-ia lizuna, ez sexuari zegokionez zuzen-zuzenean, baina bai halako sexualitate “sublimatu“tik zetorkion zerbaiten kariaz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.
Etxera iristean, Andres jaitsi zen, bere kutxatila, kotoi pixka bat eta sublimatu pixka bat hartu zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.