Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
subkontratatu, subkontrata(tu), subkontratatzen du ad lan edo zerbitzu jakin bat egiteko kontratatu duten pertsona edo enpresa batek, beste enpresa edo pertsona bat kontratatu lan edo zerbitzu hori egiteko.
Gaur goizean bidegurutze honetan bi furgoneta elkartu dira: bata ertzainez betea zetorren, bestea etxegileek subkontrataturik dauzkaten langilez mukuru. Pako Aristi «Note book», 2005 - 46. orr.
Bestalde, Gamma informazio agentziako kazetari batek Canal telebista kateak subkontratatua ARBk igorritako diskete bat jaso zuela onartu zuen. Berria - Mundua 2004-02-29