Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

subjektu (orobat subjekto g.er, subjetu g,er., sujeto g.er. eta sujetu g.er.) 1 iz pertsona edo pertsona-taldea, pentsatzen duen edo aritzen den izaki gisa hartua.

Guk ikusle deituko dugu subjektu edo nor hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Ispiluan begiratu, eta NI izeneko subjektu bat ikusi dut berbertan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 159. orr.

Ezagutza zuzena, subjektu batek objektu bat enpirikoki zuzenean ezagutzea, ezagutza ororen oinarrian egongo da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.

Justifikazioa subjektu horrek ezagutzen ez dituen gauzen mende ere badago, haren errepresentazioetatik at dauden gauzetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Zenbatuak izan daitezen era substantzialean edota, nolabait esanda, esentzialki, ez subjektu baten akzidente gisa, gorputzean beroa edota itxura bezala.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 304. orr.

Zerizan pentsatzaile bat, pentsatzailea den aldetik soilik kontsideratuta, ezin da subjektu gisa baino pentsatu; beraz, subjektu gisa soilik existitzen da, h[au] d[a], substantzia gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 155. orr.

Nire existentzia pentsatzean neure burua judizioaren subjektu gisa erabil dezaket.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 296. orr.

Euskal Herrian ikasteko eta hezkuntza prozesuan subjektu izateko eskubidea dutelako, kolektibo gisa jarduteko eskubidea dutelako. Esalditik kanpoko subjektu hau ez al da, besterik gabe, bera artikulatu duen edo idatzi duen benetako subjektua?  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

2 (izenondoekin)

Ezagututako objektu eta subjektu ezagutzailearen arteko harremanera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Ispiluan begiratu, eta NI izeneko subjektu bat ikusi dut berbertan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 159. orr.

Langile klaseak subjektu askatzailea izaten jarraitzen du?  Berria - Mundua   2004-05-12

ETAk bere subjektu tragikoa inposatua zion dagoeneko gizarteari.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 25. orr.

Ez Zapaterok, ez Raxoik ez dute onartzen Katalunia subjektu politikoa denik.  Berria - Harian   2005-11-03

ETA erakundeak hedabideetan -subjektu informatibo legez- agertzeko duen eskubidea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 98. orr.

Akzidentez hustu behar da mundua eta, horien ordez, razionaltasunez eta behartasunez bete -subjektu matematiko baten pean-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Atributua subjektu kalifikatuaren esentzia bera denean, hori tautologia besterik ez da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

Galdera esplizituen multzo baten arabera subjektu galdetzailea da, eta informazio egitarau baten arabera subjektu entzulea da; subjektu begiralea da trazu berezien taula bati dagokionean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.

Subjektu teorikoak ez bezala, subjektu moralak hasieratik beretik "badaki" -bere moraltasunak postulatuta- arima hilezkor bat duela, Jainko epaile bat dagoela [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horren parean, beste subjektu-mota bat agertu da: gizarte zibila.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.

Proposizio bat a priori dago justifikatuta haren predikatu-kontzeptua subjektu-kontzeptuaren barne dagoenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Subjektu-pentsamenduari unibertsalki dei egiten diona singularra da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.

Komunikazioaren subjektu-hartzaile berria lortzeko, guztiz beharrezkoa da sintesi-ahalmena edukitzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 119. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikerkuntza-subjektu horren behinekotasuna, gizarte zenbaiten balio eta bizi-sistemetan daukan kokapen estrategikoa [...], modu xumean baina sendo, aldarrikatu izan dute elikaduraren historialariek.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 8. orr.

5 perpaus batean, predikatuan esaten dena dagokion pertsona edo gauza.

Honelako aditzek argiro frogatzen dute pasiboa subjektu eta objektuaren leku-aldaketan oinarritu behar dela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 113. orr.

Perpausean subjektu gramatikala "Gretak" da, eta adierazpen predikatiboa "zakurtasuna zertzen du".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus