Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

subjektiboki adlag era subjektiboan.

Subjektiboki zein objektiboki gogobetegarria den ustea jakitea da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

Funtsean ez gara ari azentuaren izaera fonetiko, fisiko, objektiboaz, hiztunak subjektiboki bere oharmen linguistikoan ematen dion pisuaz baizik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 45. orr.

Subjektiboki ere onura sumatu zuten tratamendu esperimentala jaso zuten pertsonek: «Jendeak esan zigun memoria arazo gutxiago zituela, eta hobeto planifikatu zitzaketela gauzak».  Berria - Harian   2006-02-05

Puntuz puntuko korrespondentzia zehatza zegoen bien artean, eta alde hartan, subjektiboki, ikusmenezko munduko irudi bihurturik pertzibitzen ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Batasun sistematiko honek ez dio balio arrazoimenari objektiboki oinarri-esakune baterako, honela objektuetara hedatzeko, baizik subjektiboki maxima gisa objektuen ezagutza enpiriko ahalgarri orotara hedatzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 238. orr.

Bere absolutu moduak edukitzen ditu subjektiboki bakoitzak (norbanakok, herrik, erlijiok, kulturak, arok): gure kulturan haragia ez gordinik eta sardeskarekin jatea, nahiko absolutua da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus