Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horri deritza subjektibismo edo subjektibitate modernoa -razionalismoarekin batera, paradigmaren bigarren ezaugarri nagusia-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.
Modernitateak subjektibitatea gainditzeko aurkitu duen modua arrazoimena subjektibitatetik aparte jartzea da. Berria - Kultura 2004-05-08
Subjektibitatearen biziagotzea; Casimir Edschmid (1918): "Errealitatea geuk sortu behar dugu”. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.
Nork bere burua adieraz dezakeelako ideia ez da erromantizismoa baino zaharragoa; gogoratu beharra dago hori, subjektibitatea adieraztea gauza normaltzat, eta are desiragarritzat ere [...] hartua den garai honetan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 258. orr.
Euskal Herrian beti familiak, elizak, tradizioak agintzen zuen; ez dugu izan subjektibitatearen edo kontzientzia autonomoaren tradiziorik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 110. orr.
Ahalmen global edo integratzaile horrek ahalbidetzen dizkigu generalizatzea eta gogoeta egitea eta, orobat, subjektibitatea eta bere buruaz jabetzen den ni bat garatzea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 222. orr.
Informazioak subjektibitateari itzuri egiten dion artean, narrazio literarioan idazlearen arrastoak dira nonahi azaleratzen direna. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 121. orr.
Irakurlearen subjektibitateari ez kilima, ez zimiko, ez zirrara egiten ez dioten berri horiek guztiak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 189. orr.