Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Botere subiranoak du edozein lege hausteko eskubidea, edozein "salbuespen" aldarrikatzekoa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.
Estatuek bere baliabideak ustiatzeko eskubide subiranoa dute, eta bere ingurumen politika aplikatuko dute horretarako. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 115. orr.
Botere gorena ere deitzen zaio; asanblada bati ematen zaionean, asanblada subiranoa esaten zaio eta, gizon bakar bati ematen zaionean, Estatuaren jaun subiranoa esaten zaio. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 132. orr.
Estatu-nazio subiranoetatik egoera post-subirano batera pasatzen ari gara, non estatuz gaindiko, estatuz azpiko eta estatuen arteko sistemek errotik baldintzatuko duten Estatuen ahalmen instrumentala. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 61. orr.
Gaur egun Estatu Batuak ia subiranoak dira kontinente honetan, eta beren fiat-a lege da beraiek esku hartzen duten gaietan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.
Irakurleak subiranoak dira, berek egunero erabakitzen dute kioskoetan zer erosi eta zer ez, dio merkatu librearen dotrinak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.
Egia da Wall Street apur bat independente eta subiranoagoa dela, esate baterako, Bilbo edo Madrilgo burtsa baino. Berria - Ekonomia 2004-10-30
Printzipio horien arabera, Jainko Subiranoak "gizartean bizitzeko egin du gizona". Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 51. orr.
Dantzaldiko pertsonaia nagusia, jaia eskaintzen zuena eta Kissoff jeneralak subiranoei dagokien begiruneaz tratatu zuena, xume jantzita zegoen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.
-Ene erregea eta ene subiranoa. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 72. orr.
Terraza haietan emirraren gortea kokatuko zen, eta, haren ondoan, khan aliatuak, khanerrietako goi agintariak eta Turkestango subiranoen haremak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.
Herritar askatasunerako ordena eta legea ez direla posible beraiek bermatuko lituzkeen printze edo subirano bat izan ezik. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 16. orr.
Legearen barruan eta kanpoan dago subiranoa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.
Subiranoek, herritarren zoriontasunerako, ezin dute herritarrak kanpoko gerratik eta gerra zibiletik babestu baino ezer handiagorik egin. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 166. orr.
Legea subiranoaren borondate aldarrikatua baita. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 128. orr.
"Erpururik gabeko hiru hankako bizkarroker baten sasikumea!" esan zuen subiranoak trumoitsu, "zergatik jo duk hain ahulki atseginez moztu behar hukeen lepoa?". Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.
estatu subirano (4); post subirano (3)
estatu subiranoa (3)