Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
subfusil iz su arma automatiko eskukoa, hodia fusilarena baino laburragoa eta kulata tolesgarria duena.
Teoria pixka batekin batera, leherkariak nola erabiltzen ziren erakutsi zigun, eta pistola, errifle eta subfusilekin ere egiten genituen tiro-saio batzuk aldian behin. Espainiako Barne Ministerioak uste du subfusil bat erabili zutela tiro egiteko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.
Guardia Zibilak uste du, hala ere, subfusil bat baliatu zutela erasotzaileek. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Han ziren milioi batzuk metrailadore kartutxo zintetan, hantxe 500 hegazkin bonba, 20tik 300 kilorakoak, hantxe 200 subfusil moderno -jotailurik eta betegailurik gabeak-. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.