Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
subatomiko izond atomoa baino tamaina txikiko partikulez aritzen dena.
Itsumena eta argialdi edo argitasuna hertsiki loturik ageri dira fisika subatomikoan, amodioan, erlijioan, ekonomian, artean eta beste holako fedezko zera guztietan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.
2004an nobelsaritutako ipuin subatomiko baten arabera, ustezko quark-ak elkarrengandik oso gertu daudenean, haien arteko interakzioa hain da ahula non ia partikula libreen gisan portatzen baitira, eta, aitzitik, quark-ak elkarrengandik urrunago, eta interakzioa handiagoa baita. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.