Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
subasta iz enkantea, errematea.
Usaian egiten denaren arabera, subasta edo norgehiagoka idekitzen ahal da Luzaideko Herriko Etxean bide eraikitze horri lotu nahi luketenen artean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 173. orr.
Garai hartan, leku askotan, erromeria tokiak subastan ateratzen ziren. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 81. orr.
Diru hori, jakina, aldez aurretik ederrenen subastan aterea izaten zen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 317. orr.