Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitzak neurtuz, ahots doinu suabe eta baketsuz galdegin zion emakumeari ea zer egin behar zuen berak, Bakuko jaunak, haren maitasuna irabazteko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 171. orr.
Soilik xuxurla suabe bat entzuten zen, haizeak zuhaitz hostoekin jolastuz egin ohi duenaren antzekoa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 100. orr.
Zerua urdin ageri zen, urdin suabea, zurbiltxoa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.
Bai, berak "maite zaitut" suabe bat ahoskatzen zion noizbehinka. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 126. orr.
-Orain ez, orain oso begi suabeak dituzula iruditzen zait. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.
Lurrin baten izpiritu suabea airean ezereztu denean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 179. orr.
Kulunka suabean aritzeko doinu egokiak dira, poliki gozatzeko, emeki entzuteko. Berria - Kultura 2006-03-08
Kromatismo aldetik, bere artelanek itxura suabea dute. Berria - Kultura 2006-02-02
Ezpainik ez lukeen batek egingo lukeen bezala, musurik suabeena eman dit. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.
Sorbaldatik behera laban egiten du zure eskuak eta fereka albait leunen ematen saiatu zara: gauean bezain suabe eta gihartsua da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 92. orr.
Porro suabe bat egiten dut. Berria - Harian 2005-04-17
Joan egiten zela, atea suabe eta emeki itxiz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 119. orr.
Jo bai, jo liteke suabe, baina dantzarako grazia emateko astindu egin behar den tresna da soinua. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 51. orr.
Suabe dabil haizea. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 91. orr.
Harrigarria zen Santosek suabe hitz egitea. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 104. orr.
Astiro eta suabe irten zitzaizkion berbak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 56. orr.
Fonsecak suabe bultzatu zituen Mentxuren ipurmasailak, emakumea jaiki zedin. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 91. orr.
-Rosario -deitu zion Mariak suabe. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 84. orr.
Suabeago ere berdin-berdin ulertuko zion alemanak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 170. orr.
Tira egin behar dut, intentsitate jakin batekin, nire arreta osoa horretan ipiniz, ez suabeegi, bestela hari gehiagorekin nahastu eta denbora luzea eman beharko baitut askatzen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 56. orr.
Ukalondoetatik oratzen dit gero, suabe-suabe, erreparoz, kristal finekoa banintz bezala. Suabe-suabe mintzo da, eta ondo hausnartzen du erantzun bakoitza. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 49. orr.
Horregatik, batari gozo zaiona besteari mingots bazaio, gozo zaionarengan oso gorputz leunak sartzen dira aho-sabaiko poroetan, suabe-suabe. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 269. orr.
Handiturik dago Emilio, eta galtzaren patrika-zulotik zakila laztandu du aspaldian ez bezala, suabe-suabe, bukaeraraino iristeko premiarik gabe. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.
Ondo -txarto, alegia- portatuz gero atzetik ematen ere dezente gozatzen duela esan dit, suabe-suabe hastea sartzen eta gogor jotzea jarraian. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 133. orr.
suabe suabe (10)