Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Patin gurpildunetan inguratu zen neska batek strip-teasea egin zuen uraren gaineko zaldain batean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.
Ez dakit zein pelikula ospetsutako strip-tease deigarriren baten erdian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.
Txarra, oso txarra zen pelikula, baina uste dut Charo Lopezek egin zuela bertan striptease lardarts baina erabateko bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.
Doc To tabernak hamargarren urtez jarraian gizonezko baten 'stripteasea' antolatu du Santa Luzia eguna ospatzeko, jostunen eguna Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 127. orr.
Etenik gabe, aitorpen bortitz bat egiten du idazle gazteak, espirituzko streep-tease betean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 8. orr.
Kanpoan zen, Queens inguruan nonbaiten, orduantxe bi negozio-gizon mozkor Garden of Earthly Delights izeneko strip-tease klub baten atarian utzita. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.
Lanbide honetan strip-tease dantzariaren pose ustel eta manipulatzaileak ez dira aski. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 40. orr.