Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sozioprofesional (orobat sozio-profesional) izond lanbidearen gizarte alderdiari dagokiona.
Gizarte zibilak eta sektore sozioprofesionalek lurralde ezagupen bat nahi dute, baina Frantziako Estatuaren baitan. Berria - Euskal Herria 2006-04-05
34 administratzaile hautatuak izan ziren: 13 hautetsi, sozio-profesional saileko 10, elkarteen 7 ordezkari eta alokatzaileetarik 4. Herria 2003-02-13
Ikastetxe frantsesek ikasleen mailaketa sozioprofesionala, aitzin selekzioa eta baxoa gainditzea erabiltzen dituzte erreferentzia gisa. Berria - Euskal Herria 2004-05-09
Ez ghettoen sorrera bultzatuz, etxe kopuru jakinak auzoka txertatuz baizik, jendearen nahasketa sozioprofesionala bermatuz. Berria - Euskal Herria 2004-07-07