Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurtadori ez zitzaion batere axola metodoen eta sailkapenen arazo hori, edo Soziologia zientzia bat ala jakintsuek asmatutako ehunzango bat ote zen jakitea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.
Teherango Unibertsitateko Soziologia Politikoko irakasleak. Berria - Harian 2005-07-08
Soziologia konputazionala eta kartografia sinaptikoa izango dute mintzagai Biltzarrera batzen diren adituek. Berria - Kultura 2004-04-13
Egileek «globalizazioaren soziologia» hartu dute oinarri. Berria - Kultura 2006-02-21
64an iritsi zen Larrañaga Itsasondora, Parisen soziologia ikasten ibili eta gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.
Soziologia ikasi eta katalogo bidezko salmenta-enpresa batean zebilen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 62. orr.
John Neulinger astialdiaren soziologian adituaren ustez. Berria - Gaiak 2004-03-03
Eguzki URTEAGA, 27 urte, soziologian doktore da, Bordeleko II unibertsitatean tesiaren gaia hau zuelarik: "Tokiko kazetariak: ofizio baten bilakaera". Herria 2001-10-25
Soziologian doktorea eta Filosofian lizentziaduna da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.
Soziologia eta Unibertsitate Publikoa utzi eta hurrengo ikasturtean Opusen Enpresa Zientziei ekiteko aukera aipatzen hasia zen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 91. orr.
Irudiaren soziologia ez da, zinez, adar hauetan aurreratuena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.
Soziologia merkerik egiteko asmorik gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.
Parrokia lasaia izango zen Itsasondokoa berak bere soziologia-lanei ekin ahal izateko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.
Azken soziologia azterketen emaitzak dira horren erakusgarri. Berria - Euskal Herria 2006-01-11
Gaur egun, thriller onek kasik soziologia liburuek bezainbat irakasten dizute unibertso batzuei buruz. Berria - Kultura 2004-04-11
Jakina da, Guy Aznar eta André Gorz soziologia arloko pentsalariei jarraiki, lanaren bidez dela gizakia esfera publikoan partaide. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 111. orr.
Barka ezak, baina soziologi ikastaro txiki bat beharko huke. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.
Hau Louvain-en, soziologia erakasle zen eta hemengo apez guzien omonierra. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.
Literatura eta soziologia klaseetara joaten nintzen, unibertsitateko janlekura. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.
Helsinkiko Unibertsitateko Legearen Soziologia Departamentuko ikertzaile Ari Nieminenen iritziz, [...]. Berria - Mundua 2004-06-08
EHUko Soziologia Sailak antolatutako jardunaldietan. Berria - Euskal Herria 2004-06-06
Euskararen Datu Basea (EDB) webgunea eratu du Aztiker Soziologia Ikergunearekin batera eta Udalbiltzaren laguntzarekin. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
aztiker soziologia ikerguneak (3); soziologia ikasketak (4); soziologia ikerguneak (3); soziologia irakaslea (14); soziologia irakasleak (3); soziologia irakaslearen (3); unibertsitateko soziologia irakaslea (6)