Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrazoi komertzialengatik elkartzen badira, nork bere atarramentua bilatzen du, ez sozioarena, eta karguagatik bada, orduan nolabaiteko laguntasun publikoa sortzen da, elkarrenganako beldurrean oinarrituta dagoena. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 60. orr.
Badakizu zer komentario egin zuen lehengo egun batean, bazkarian, sozio sartu naizen klubaren berri ematen ari nintzela? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.
Sozio batekin erdibana daukat, ez ezazu pentsa zureak bezala egunez funtzionatzen duen taberna lasaiago baten inbidiarik ez daukadanik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 87. orr.
Erlojerotza utzi eta atelier bat zabaldu zuen Donostian, Guerrini italiarra sozio hartuta. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.
Biok izango gaituk sozio, seme: hik dirua jarriko duk, eta nik lana! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 114. orr.
-Honezkero ireki du "Turgeniev" beste sozioak, goxoak ariko da esaten! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 156. orr.
Lehenengo-lehenengo, finantziazioa lortu behar zuten, hau da, sozio kapitalista on bat, irabazi-asmorik gabeko bion elkartean inbertituko zuena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 92. orr.
Hori ez du egin behar gobernuko sozio minoritarioen jeloskortasunak eragindako batzorde batek. Berria - Euskal Herria 2006-01-26
Burtsa-etxean zain zituen adiskideak eta sozio lagunak, eta haiekin gosari pasa egin, berma-letrak sinatu eta [...]. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.
Tinok gaueko lokal bat ireki zuen sozio aleman batekin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.
Etorkizunean ere ezker abertzalearen aurka gogor jarduteko prest dagoela esaten ari da, eta Madrilen sozioa EAJ dela Euskal Herrian, ez beste inor. Berria - Harian 2006-03-05
Haizeari egiten zion hitz, sozioari aurpegira begiratu gabe, eta sozioak aldiz belarrira hitz egiten zion. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.
Asierrekin -horrela deitzen da sozioa- "batzuetan" egin duela, baina kondoia orain erabiltzen hasiak direla. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 114. orr.
Ekaitz eta guzti zetorrelako zen hori, hegoa sozio txarra baita laborearentzat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.