Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia zen hiltzerainoko etsaiak zituela justiziak, aitak hil eginen zuela baserriko baratzea sozializatzen utzi baino lehen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.
Sektore pribatua konturatzen denean galerak sozializatzeko aukera errealak mugatuak direla, edo aukerarik ez dagoela. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.
Gaur egungo terminologia zehatzetan erabiltzen diren hitz asko batzuetan ez dira oso ondo sozializatzen, eta kosta egiten da mezua ulertzea. Berria - Harian 2006-02-04
Oinazea sozializatu behar diagu. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 87. orr.
Batzuetan ikusle bakarra izaten du; beste batzuetan, ikusle kolektiboa; batzuetan etxe barruan; beste batzuetan, espazio sozializatuan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.
Norbanakoen arteko harremanak arautzen dituzten konbentzioen indarrez erabilgarri diren produkzio sozializatuen munduaren mende, alegia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.
Irudiak, gauza sozializatu, konbentzionalizatu eta, hala nahi bada, kodetu bat den aldetik [...] badu erabiltzeko modu jakin bat, irudiaren kontsumitzaileak, ikusleak alegia, aurrez ezagututzat ematen dena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 155. orr.