Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sozialismo 1 iz estatuaren erakundeez baliatuz gizartearen interes orokorra banakoen interesen gainetik nagusiaraztea eta gizarteko klase apalen alde egitea helburu dituen doktrina.

Frankismoaren amaierako eta ondorengo urteetan asko eztabaidatzen zen sozialismoa, kapitalismoa, komunismoa, eta horrelako kontzeptuez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.

Nazionalismo klasikoaren eta sozialismoaren artean ere antagonismo historikoak jarraitzen du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 91. orr.

"Independentzia eta Sozialismoa" aldarrikatzen zuen pintada erraldoia.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 72. orr.

Sozialismoa aldarrikatu zuen, «ordena ekonomiko justuena» delakoan.  Berria - Ekonomia   2004-04-27

Sozialismoaren aldarri moralak zapalkuntzaren kontra eta zanpatuen alde egiten du, eta status quoaren kontra egin den saiakera iraultzailerik handienari bide egin dio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Sozialismoaren aldeko borroka horretan bi eginkizun nagusi dauzka langileriak: bere diktadura ezarri eta internazionalismo proletarioa gauzatu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.

Geroztik, muga guztiak gaindituz, sozialismoaren itzalean lo zeuden nazionalismo guztiak jazarri zaizkie Mendebaldeko estatuburuei.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Hala sortu zen New Labour edo sozialismoaren eta liberalismoaren arteko hirugarren bidea.  Berria - Harian   2005-05-05

Elkartasunean ardazturiko kooperatibismoa ez da sozialismorako bidea bakarrik, baita sozialismoan behar den jokabidea ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.

Aurpegi gizatiarreko sozialismoa ezarri zuen: preso politikoak askatu eta zentsura murriztu zuen.  Berria - Mundua   2004-04-27

Boliviako Sozialismorako Mugimendua alderdiko diputatua eta Garapen Ekonomikorako Batzordeko presidentea da Ramirez Valverde.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Bozak irabazi izanaz harro dago Edmundo Novillo, Sozialismoranzko Mugimenduko diputatua.  Berria - Harian   2005-12-20

2 (izenondoekin)

Iraultza bide erdian geratu zela eta burutu edo osatu nahiko zukeen mugimendua dago, pentsamendu desberdinekin bere baitan (sozialismo utopikoa, marxismoa, anarkismoa, laborismoa, etab.).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.

Sozialismo zientifikoak sortu zuen Stalin; erlabititatearen teoriak, bonba atomikoa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 237. orr.

Bi joera agertu ziren aurrez aurre: bat sozialdemokrata edo kristau-demokrata, eta bestea sozialismo internazionalista.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 127. orr.

Kontua da, ordea, ez sozialdemokraziak ez sozialismo errealak lortu duela agintean egon diren herrietan, gizartea aldatzerik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 131. orr.

Hotelera iritsi garenean, sozialismo errealaren garaiko eraikina dela diote kroaziarrek.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 150. orr.

Ondorioz, liberala baino ezin izan liteke sozialismo demokratikoa.  Berria - Kultura   2004-01-15

Hain zen Keynes sozialismo marxistarekin kritikoa, non muturreko liberalismoaren aliatutzat salatu baitzuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Anarkosindikalismotik sozialismo kristaura eta askapenaren teologiara.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Joera berriak sortu ziren, besteak beste, N. Bobbio, A. Giddens eta J. Habermas-en sozialismo liberala, errepublikanismo berria eta demokratismo erradikala hurrenez hurren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 223. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Sozialismo kutsua hartzen diot nik horri.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus