Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

soto 1 iz etxearen azpian, lurraren mailatik behera dagoen gela edo tokia; lurrazpiko biltegia.

Udaletxearen beheko solairuan leiho bakarreko soto bat zegoen arkupearen eta ostatuaren artean, herriko jendeak betidanik "kartzela" deitutakoa eta [...] ostatuaren biltegitzat erabiltzen zena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Agustina, Amaia eta Garbiñe beheko solairuaz eta sotoaz arduratu ziren.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 101. orr.

Estudio konpartitu bat biontzako, haurrentzako jolasgela bat, eta baita sotoa, ganbara zabala eta bi autorentzako garajea ere.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 78. orr.

Aitaren etxeak egoitza asko dituela, ganbarak eta sotoak ere barne.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.

Udalak sotoan gordetzen uzten omen zizkien eskulangileei beren zerak, atzealdeko ate batetik sartuta.     «Kuskue tanden», 2004 - 112. orr.

Kalearen beste aldera joan ziren, ostatuaren aurrez aurre zegoen etxe batera, eta kristal ketuzko ate baxu batetik sartu ziren soto batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.

Banekien, denek bezala, sotoan egiten zituztela torturak eta hilketak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 91. orr.

Akusatuak etxeko sotoan ezkutatzen zituen bahitutako 12 eta 14 urteko bi neska.  Berria - Gaiak   2004-03-02

Bi jaioberriren gorpuzkinak aurkitu dituzte soto batean, Alemanian.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Soto batean zegoen, zurezko kaxa txiki eta handi askoren artean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

Gazteluko sotoetan nengoen oraindik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

Kokoriko jarri zen merkatuko sotoetara ematen zuten argizuloetako baten aurrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko sotoetako mintzategi batean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Irailetik aurrera, udan hustutako sotoa bete beharra zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Adreiluzko bobeda erdizirkularra duen soto batean geunden.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 71. orr.

Nire oroimena berriro inoiz murgildu ez den garaia, hautsez betetako soto baten antzekoa.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

Mutikoa sotoan omen zegoen, beti bezala, argazkiak errebelatzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.

Sototik ikatza igo eta sua bizituko nuela esan nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 118. orr.

Ehun bat lagun zeuden pilaturik soto haren hondoan, airerik gabe, kaioletako piztiei bezala botatzen zizkieten ogi puska urriak irentsiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

-Italiarrak sotoan gordetzen dituen tabako kutxak zitiztean helburu, dudarik gabe.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 112. orr.

-Hegaztien pabiloiko sotoan aurkitu zuten elkarrekin lo egiten jarraitzeko era.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Sotoa zaharra da, zabala eta argitsua.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 167. orr.

Soto horiek izugarri hezeak dira.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 119. orr.

Lizuna bezala sortzen da sotoen sabaian.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.

-Bonba ez ziotean sotoan sartu, etxe azpiko estoldan baizik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 123. orr.

Atzera egin nuen bietan, ikazkinaren soto-aurretik pasatzeko beldurragatik baino gehiago, Umberto arriskuan jar nezakeelako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 275. orr.

Soto antzeko batean bizi da artista hau.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.

2 (itsasontzietakoa)

Orain beste soto batean, itsasontziko sotoan zeuden.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 27. orr.

Merkatalontziko sotoan pisatutako ikatzak ikaztegira iri-tsitakoan ere pisu bera zuela kontrolatu behar nuenEz zuten deus jan hogeita hamasei orduan, le Canada fragatako sotoan pilatu zituzten arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Irten ziren Valparaisotik, sotoa ongi zamaturik, iragan zuten Hornos lurmuturra halako batean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.

3 (ardoa gordetzekoa)

Etxeko sotoan ardandegi itxura zeukan biltegira hurreratu zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 88. orr.

-Edazu, edazu, botila gehiago ere badut-eta sotoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.

Huntan ere bada mahasti, 100 bat soto, horgo zaharrena Hongriatik jin Haratzy konteak xutitua 1857ean.  Herria   2003-10-23

Bihitegi eta soto ugari zegoen ibai-adarraren ezker-eskuin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Gero tokian berean egiten dute etxe arnoa [...] eta barriketan ezartzen Urkoiko sotoan.  Herria   2005-10-06

4 (izenondoekin)

Soto ilun batera eraman ninduten, eta hantxe hasi zen hiru bat egun luzatu zen kalbarioa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 345. orr.

Une hartan, soto ilun itogarri hartan, ni baino askoz ere handiagoa zen joko batean sarturik sentitu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 78. orr.

Bilboko portuko soto beltz ilun hori erosi zuen herenegun.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 211. orr.

Soto handi bat zen club hura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 176. orr.

Moila, soto handiak, garabiak, kargaontzien tximini eta bizkarrak, kamioi tzarrak portura sartzen eta portutik irteten.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.

Liburutegi bat eta hitzaldietarako nahiz bileretarako areto bat prestatzeko, guztia apaizetxe handiaren soto zabalean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 105. orr.

Etxe zaharkituetako soto hezeetan. hantxe aurkitu nuen, soto ahitezinean, beharrezko beirateria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.

Pigalleko putetxe bateko soto sakonean aurkitu ziren laster, ebatsi aberastasunak espantuka elkarri erakusten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 81. orr.

Etxe arrotz bateko soto izugarri batean bakarrik utzita.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 81. orr.

Hura etxe arrunt bateko soto arrunta zen, ez nire irudimen asaldatuak marraztu zuen labirinto arriskuz josia.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 85. orr.

5 irud/hed

Gizaki oro jaisten da bere arimaren sotoetara, gizaki orok du hausnarketarako gaitasuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.

Ausartuko al haiz, iristen zaio nonbaitetik trabesa, hire arima barneko sotoetaraino jaisten?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.

Arimaren babes-sotoetan gordetzeko unea zen, baldin arimak halakorik bazuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.

Hots mingorra zen, gauaren behe-sotoetan edo infernu urrunen batean sortua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 52. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta armategia eta aurkari arriskutsuentzako ziega sotoan ipini dituzue?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 159. orr.

Ontzi-sotoan arraunean ari ziren galerianoen egoera zorigaiztokoa musikaren bidez adierazten ari zirelako uste osoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 313. orr.

Aurkikuntzen bidaia hartatik itzulita, zerez beteak ekarriko ote zituzten beren ontzi-sotoak?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.

Gure laboratorioak bazuen antzik trapuzahar denda batekin eta baleontzi baten karga-sotoarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

-Vinexpo-ri buruzko erreportaje bat prestatu behar nian Bordel inguruko ardo-sotoetan, ahaztu egin al zaik?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 133. orr.

Barreneraino sinetsirik zegoela, alegia, gauero bere perrailarekin etortzen zela kanoizain asasinatua urre-sotoa hustu eta ondasunak itsasora botatzera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 143. orr.

7 soto-zulo

Gelara zeraman soto-zuloa seinalatu zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

Gero soto-zulotik behera jaitsi ziren neska-mutilak, ontzigaineko elurretan beren hanka-arrastoak utzita.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 148. orr.

Soto-zulo batean usteltzen ari naizela iruditzen zait.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 184. orr.

Kalaportuko beste karlista handiak ere berdin, auskalo nongo soto edo sabai zulotan ezkutatu ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus