Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eztabaidako gauzaren sotiltasuna eta iluntasuna bera, eta hura sakonki hautemateko zailtasuna. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 82. orr.
Menperatzaileen armarik eraginkorrena sotiltasuna da, zehaztasuna, eta neurria. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 90. orr.
Izen bereziak eta abstraktuak bereizten dituen edozein gramatikak badu sotiltasun nahikoa (94i, iii) perpausen eta (95i, iii) perpausen artean dagoen aldea itxuratzeko. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 112. orr.
Amak lehenik eta behin sotiltasun handiko emakumea izan behar duela iruditzen zait. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 170. orr.
Sotiltasun dotore eta erasokorraren atzean grinak bizitzeko gogoa ezkutatzen ditek, eguzkitan kiskaltzen diren diren harrien atzean sugeak ezkutatzen diren bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.
Petersburgeko dama askoren antzera, ohi ez bezalako sotiltasun eta moduzkotasunez mintzatzen ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.
Arcanden harribitxiak erromantizismoa, drama nahiz ironia iluna ere sotiltasun handiz uztartzen baititu. Berria - Kultura 2004-03-02
Teologo bezala erabiltzen zituzten metodoek tankera filosofikoa gordetzen zutela, argudioen beharrezkotasuna zainduz, eta horren aurretik analisi kontzeptuala sotiltasun handiz landuz logikaren laguntzarekin. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.
1819ko Paris, filusen eta petzeroen biltzar hura, diruzalekeriazko lupetza hura, sotiltasun gomutagarriz margotzen digu, eta zenbait alegia historiko eskaintzen dizkigu aldi berean. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 26. orr.
Lanen musikaltasuna, pintzelkadaren sotiltasuna eta aberastasun kromatikoa. Berria - Kultura 2004-10-14
Haren sotiltasun eta naturaltasuna, haren idazte-perfekzioa ala haren giza barrenaren ezagutza. Berria - Kultura 2004-07-15
Lanen musikaltasuna, pintzelkadaren sotiltasuna eta aberastasun kromatikoa. Berria - Kultura 2004-10-14
Nahiz eta euren gorputzen sotiltasunaren eraginez eta euren zentzumen zorrotzei esker guk ezagutzen ez ditugun jatorrizko arrazoi ezkutu horiek ezagutzen dituzten. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 296. orr.
Zeruaren sotiltasun hori dela-eta, hegoaldeko herriak beroaren eraginez askoz ere zorrotzagoak izaten dira buruz, eta azkarrago eta arinago mugitzen dira erabakiak hartzerakoan; iparraldeko herriak, berriz, atmosfera trinkoaren astuntasunaz jota, [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2750. orr.
Kanpoko ornamentazioan, hala ere, bazituen Art Nouveau-ren motibo batzuk, egiturari sotiltasun eta arintasun airea ematen ziotenak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 167. orr.
Bere aurrean zituen bi animalia haien sotiltasun mailak konparatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.
· Besteak nola sentitzen ziren jabetzeko berezko trebetasunak -hor tartean izaten diren ñabardurak, gizarte sotiltasunak- nolabait ikasitako norbaitena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.