Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sakristia usain batek inguratu eta osoki hartu nau eta apaiz sotanadunaren irribarre eskasak hoztu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 236. orr.
Argazkiari kasu egitera, 80 urteen iraulieran ibiliko zen buru-soil sotanaduna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.
Ondo ezagutzen zuten Apaizaren ospea, bazekiten zenbait jeneral karlistarekin etsaitu zela, eta buruzagi sotanadunaren jendea inguru haietatik zebilen artean arriskutsua zela zaldiak Berara edo Lesakara eramatea erabaki zuten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.
Bere alaba, Jaurenea-ko ontasun baliosena, ahalke zipitzik gabe gizon batekin etzan zen, eta are laidogarriago, sotanadun batekin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 36. orr.
Sotanadun nahiz galtzadun, gure buru eskuarki hutsetan jakituria pixka bat sartzera ahalegintzen zirenen zerrenda agortuta, ikaskideak gertatu ziren nire abilezia nolabaitekoaren jomuga. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.
Gure lagun ñarroaren seriotasunetik eta ikasteko zaletasunetik zerbait kutsatuko zitzaiolako mentura zuen, nonbait, sotanadun argi-iturriak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.