Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sotana soinean nenbilen aspaldidanik, 18 urteak bete aitzin hartua bainuen zaia beltza, Uztaritzen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 35. orr.
Ordurako, 1980an alegia, laurogei urtetik gorako apaiz xaharrek baizik ez zuten sotana erabiltzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 74. orr.
Pinguinoak La Salleko fraideak ziren, halaxe deitzen genien beren janzkeragatik, sotana beltza eta babero zuria eramaten zutelako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.
Gizon luzea eta meharra zen don Estebe, gorputza sotana batez estaltzen zuena. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 37. orr.
Sotana jantzi omen du berriro Don Manuelek, horretara. Txillardegi «Putzu», 1999 - 131. orr.
Hala esan zuen abadeak, sotanaren goiko botoiak askatzen zituen artean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 36. orr.
Jainkoaren zerbitzaria Maddirengana zanpa-zanpa zetorren, sotanaren hegalak harrotuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 190. orr.
Ziztu bizian zebilen, sotana sabeleraino altxatuta. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 281. orr.
Batetik bestera [...] apaiza dabil, baldartu samarra, sotana gerrian lotu eta galtzak agerian dituela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.
Apez bat sotanarekin pilotan ikustea etzen mirakulu bat. Herria 2001-07-19
Meza ondoren itxaron dio eliz atarian, apaiza, ohiko sotana eta teja jantzi, eta esku batean bastoia eta bestean brebiarioa duela kanporatu arte. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 78. orr.
Apaizek errazago esekitzen dute sotana beren integrismoa baino, eta orain "festa bai, borroka ere bai!" egiten digute aldarri. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.
Alferrik eta barne-minez gogoratu zituen argizari piztuak, sotanaz jantzitako popea. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.
Harrezkero ez nituen berriro ikusi begien aurrean Don Frantziskoren sotana koipetsua eta begitarte zurbil, hilkara. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.
Apezak kapa gorri bat soinean, guk, beretterrek, gure usaiako sotana gorria utzirik, sotana brioleta bat, Garizuma denboran janzten zena, eta gainetik supeliza xuria. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.
Sotana aski handia zukeen entziklopedien karreatzeko ere, baina sotanaren azpian ez zuen kontrabandarik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 40. orr.
Orain sotanei gorroto zien, eta Zuzenbide ikasketak utzi berriak zituen "erreakzionarioak" zirelakoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.
Eta behin abade-sotanak josita sareari, zertan ez pilotarien erremintak ere josi? Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 136. orr.
sotana beltz (3); sotana beltza (5); sotana eta guzti (3); sotana harrika (5); sotana soinean (3)
sotanaren azpian (4)