Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sosegu 1 iz baretasuna.

Aitari esker dugu guk etxean jatekoa eta sosegua.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 41. orr.

Harrituta zeukan haien soseguak, ez baitzuen larritasunik antzematen haien jokaeran.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 29. orr.

Ikusi zaitut; soseguak ihes egin du nigandik urrun, eta dudazkoa dut zoriona.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.

Dena da sosegu, misterio, dena Jainko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Ez dezala irakurleak nire liburuan sosegurik bilatu, desosegua aurkituko baitu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 13. orr.

Joan zaio minutu batzuk lehenago zuen sosegua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 31. orr.

Gatazkarik gogorrenetan ere, bere arimako sosegua galtzen ez duen jendaki noble eta zintzoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 103. orr.

Gaua -kaosa- bizi duenak ezin du sosegurik aurkitu Eden lorategi zaharreko eguzkitan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.

Ni aldi berean sosegurik gabe sentitzen nintzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 91. orr.

Jakingo balu zerk kentzen dion sosegua!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 145. orr.

Pertsianen zirrituetatik sartzen ziren argi-txirrinta jolastiek halako sosegua ematen zioten gelako erdi ilunpeari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Arnasa hartu ezinik egoten zen, erretzeak ematen zion sosegua.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 93. orr.

-Ondo nago, ama, ez kezkatu -saiatu zara sosegu ematen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 250. orr.

Bizkarreko zakuan zeramatzan erremedioak ferekatu zituen, sosegu bila.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.

Denboraren pausatze geldiaren beharra du nork bere hildakoekin bakea egiterakoan, oroitzapenaren sosegua iritsiko bada.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 15. orr.

2 (izenondoekin)

Ez gaitezen zorionaz gehiago mintza, utzidazu ordea sosegu doi bat berriz hartzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 291. orr.

Amets egin dut bart, haize-erauntsirik gabeko sosegu gozatsu batez, Brandano monje irlandarrarekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

Gero estufara hurreratze ezkutuak izaten ziren, beroarekin etxeko sukaldeko intimitate eta sosegu galdua errekuperatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.

Zinez esan daiteke inoiz ez zutela orain zuten sosegu eta zorion beterik izan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 61. orr.

Andresek kontu eta sosegu handiz egiten zituen bere lanak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 296. orr.

"Lan lasterra, lan alferra", sosegu onean egonik hobeki deliberatu ahal izanen duzue deliberatu beharreko guztia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 556. orr.

Bi ordu sosegu oso-osoan egon zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Hildakoen sosegu bakegabearekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 134. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sosegu une bat bizi izan nuen. Lilura galtzearen ondorenean, ordea, halako sosegu bolada bat biziko genuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 49. orr.

Sosegu, itxaropen eta baikortasun mezua.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Zuri zegoen, marmolezkoa balitz bezala, Andres harritu egin zuen sosegu- eta axolagabetasun-itxura batez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.

4 soseguan adlag

Gauero berritzen den krisi horren ondoren, soseguan hartzen dut lo azkenik, goiza argitzen duen arte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.

Eta zu, eguzki berotan, lasai, soseguan... aire garbiz beteta bularra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 178. orr.

Hemendik aitzina, egonean egon nahi nuke, soseguan eta bake handian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 634. orr.

Pentsu beltz batek ez hauela bakean ez soseguan uzten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 449. orr.

Olivier eskuizkribuaren azken lerroak irakurri ondoren hartu zuen nonbait loak, erabateko soseguan, irribarre imintzio bat aurpegian.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 73. orr.

5 soseguz adlag

Ezereza soseguz igaro nahi nuke, hori besterik ez.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 17. orr.

Soseguz lotaratzen nintzen, ateei morroilorik eman gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.

Soseguz beteriko isiltasuna baizik ez zen entzuten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 170. orr.

Etxera erretiratu eta testamentua soseguz idazteko eta heriotzari patxadaz itxaroteko erabakia hartu zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 22. orr.

Soseguz narama, musukatzeari utzi gabe, bere ariketa-koltxoiraino, plastikoaren hoztasuna sentitu dut bizkarrean, baina ez zait ardura, eskertzekoa da, hain nago bero.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Horrela jardun nuen, pixkanaka, poliki eta soseguz bezain nerbioso, urduri eta desasosegaturik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 52. orr.

6 sosegu hartu

Lurrean etzanda, manta gainean jarri eta ahaleginak egin dituzu sosegu hartzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 44. orr.

Andrea, har ezazu sosegu, adiskidantzak dizu galdatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.

Har ezazu haatik sosegu; nire iloba ez dago arriskuan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 394. orr.

Orduan, zure on eginengatik sosegu harturik, maiteko dut neure bizitza.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 291. orr.

· Kontzientziaren harra ausikika hasten zitzaidanean, otoitz hura egin, eta otoitz hartan hartzen nuen bertzela nekez hartzen nuèn sosegu eta kontentamendu apurra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 198. orr.

Goxatu eta sosegu pixka bat har dezan, baina, aurrean izanda ere, ez zenuke, beharbada, adierazten asmatuko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sosegu bila (3)

lasaitasuna eta sosegua (3); sosegua ematen (4); sosegua eskatu (5)

sosegurik gabe (4); sosegurik gabeko (4)

soseguz aztertu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus