Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Telegrafistak SOS bat igorri du gure posizioa emanez. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.
Zergatik ez zuen, bada, berarekin zegoenak (edo zeudenek), SOS bat bidali? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 107. orr.
Baina Gabriellen bizibidea zela eta, berehalaxe aurkitu dute SOSa ez bidaltzeko zergatia, garratza baina logikoa bestalde. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 107. orr.
Bazirudien SOS bat bidaltzen ari zitzaidala, mezu larri bat. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 171. orr.
Horrelakoetan, ordea, normalean SOS dei bat igortzen da; jakina, bakarrik itsasoratutako bati gertatzen ez bazaio. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 107. orr.
Goiko ilunpetik zuregana izarniatzen, baratxe amiltzen, hondora doan urte zaharraren SOS deia, eta beharbada pentsatuko duzu, [...]. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.
Uxual botila hutsa, kostako begiraleei beren kokapenaren berri gaztigatu eta sos mezuren baten bidaltzeko balia zezaketen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 84. orr.