Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zilarrezko liberaren hogeirena zen piezari, sos deitzen jarraitzen zaio, nahiz eta ez izan dagoeneko liberaren hogeirena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.
Inork franko bat, barbaro bat edo lege salikopean bizi zen gizon bat hiltzen zuenean, berrehun sos ordaintzen zizkien ahaideei. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.
-Ezagutzen duzia Ziriki, oskol biltzailea? -galdegin zion jaun handiak, zilarrezko hiru sos mahai gainean utziz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 258. orr.
Zenbait sosen zilarrak ñir-ñir egin zuen nire eri artean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 292. orr.
Hiru sos sari exekuzio bakoitzeko, eta bi azotaldi bakoitzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.
Franko batek hirurogeita bi sos eta erdi jasotzen zituen lapurreta egin zion erromatarragandik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.
Bost sos zeuzkaten diru-poltsan, eta zerbait erosi orduko [...] berritu egiten zitzaizkien diru-poltsako zilarrezko bost sos zaharrak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 54. orr.
Jauna, Ruspit nauzu, nik ere badut kupe bat, hirurogei sos aulkia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 56. orr.
Hiru sos balio zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.
Egunero sos bana ematen zien zintzo-zintzo, agindu bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.
Rouendik, ordea, oinez abiatu behar, hogeita hamar sos besterik ez zuen eta. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.
Bere bost sos zaharrak atera zituen gero patrikatik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.
Gainerako bidaiariek ere nik bezala ordaindu zuten, hamabosna sos. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.
Grande-Truanderie kaleko frijitzaile batek bi sosen patata frijituak saldu zizkion zorrean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.
Osaba Gradelleren denda hura, non bere altxorra bildu baitzuen sosez sos, halako sabel beltz bat zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.
Sos hauekin ez diat hik irentsitako mama-gorriaren laurdena ere ordaintzeko adina. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 59. orr.
Koinatua diat suge zirtzil hori, baina ez nikek haren askatasunaren ordainean sos bat ere pagatuko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.
Bihotzez eta amorrazioz esaten diet, nik ez dudala sos baten irabazirik atera liburu honekin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.
Nahiago hamar bider urkatua izan emakume horri beste sos bat eskatu baino. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.
Jatekoa eskas zuten, sosa ere bai. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 83. orr.
-Hortakotz anitz sos behar da! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 31. orr.
Horixe izan zen sos batzuk irabaztearren nik egin nuen lehenengo lana. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 170. orr.
Sos batzuk aurreratuak zituen, uda partean Gernikako taberna batean egiten zuen lanari esker. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 270. orr.
'Zenbat da?' esango duzu poltsikotik sos batzuk bilduta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.
-Sosak xahutzeko dira, gure eskuetatik besterenera pasatzeko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 126. orr.
Marieren aitak utzitako sosek lanik egin gabe bizitzeko lain eskaintzen zieten. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 195. orr.
Lehengaia ona izaten da gehienetan, baina sos ugari utzi beharko dituzu nagusiaren B kontuan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.
Sei-zazpi hilabete Arizonako edo Mexiko Berriko basamortuetan artzain zinpurtu eta, sosa sakelan Durangoko Basque Hotelera hurbiltzen zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.
Sos guztiak xahutzeko beldur etengabea. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 29. orr.
Soldata ona izan arren, sos guztia gizonak kentzen zion eta hilean 400 pezeta uzten zizkion. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 100. orr.
-Ontziaren sotoak handituko ditut zure sos hauei esker, aurrerapenak merezi baitu hainbeste. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.
Gaztelu hau gotortzen xahutu ditiat nire zaintza-sariko sos gehienak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.
Nafarroako altxorrak eskertu zuen, espainolak sos anitz galdatzen baitzuen haren askatasunaren ordain. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.
Badakigu, bai, sakrifizioak beharko ditugula egin guk ere, zuregana jo aitzin diru eske bide berriarentzat, baina gure herriak sos guti du. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 170. orr.
Ihizi leku batentzat hoinbeste sos ordaintzen dutenak ere zuzen da josta daitezen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.
Anaia Kalifornian zen, han sos eginik etxera itzuli eta etxaldea garatzekotan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 100. orr.
Irabiagailua berarentzat jiraka, sosak egiteko makina baten gisa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 215. orr.
Etxegintzatik ere sos ederrak jasotzen dituzte, etxegileei ematen dieten babesaren truke. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 210. orr.
Llum oso ona da ordenagailuarekin, eta sos ederrak irabazten ditu. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 23. orr.
Zer dion sos polit honen aurrean? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 216. orr.
Amamak, medaila eta sos zaharkituen artetik, erretratu txiki bat atera zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 258. orr.
Enpresa eta erakunde pribatu anitzek sos publikoa eskuratzen zutela ahalkerik gabe. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 87. orr.
Gure alabaren neskame leialak, sos gutxi batzuen truke, alabak bat-batean ihes egin duela jakinarazi didanean, [...]. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 143. orr.
Bozek Eusko Armadaren sos kutxa ebastea leporatzen ziola. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 65. orr.
Zapatagin ohiak, berriz, aspaldi ez zuen patrikan sos-hotsik aditzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 51. orr.
Ordainketa dirutik sos tanka bat aitzinatu zioten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.
Mezara heldu zen jendeari Domine ne esateko atean sos-galde zegoela, heldu zen emazteki luze bat. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 246. orr.
Guru sos-harrapatzaileren baten eskutik aztikerian sartuen zebilen garaietan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.
Ikasle sos gabeen eta errondari adinekoen behialako bilgune, bere bezeria goratzea lortzen ari zen aspaldi horretan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.
Publizitate-sosen ordainetan, hedabideek berez zuena baino garrantzia handiagoa ematen diote gertaerari. Pako Aristi «Note book», 2005 - 101. orr.
Holandan florin deritzan txanpona dute; florinak hogei sos balio ditu, edota berrogei sos-erdi. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.
Kanbioa berrogeita hamalautan badago, hiru liberako ezkutuak berrogeita hamalau sos-erdi balioko du; hirurogeitan badago, hirurogei sos-erdi balioko du; zilarra Frantzian urri bada, hiru liberako ezkutuak sos-erdi gehiago balioko du; ugari bada, berriz, sos-erdi gutxiago. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.
Hiru liberako nire ezkutuaren truke Holandan dituen berrogeita hamalau sos-erdi ematen didanak berrogeita hamalau sos-erdiko kanbio-letra bat eman beharko dit Holandaren gainean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.
Puta haiek ezin pobreagoak zirenez gero, beren seme-alabei jaten emaiteko sos erdirik ere ez zutenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 492. orr.
Etorri zen emakume alargun behartsu bat, eta bi sos bota zituen, huskeria bat. Elizen arteko biblia Mk 12,42
Vernonen azken bi sosak gastatu zituen, ogia erosteko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.
Etxetik irten nintzen, poltsikoan bi sos besterik ez nuela, eta errepideko geltokira joan nintzen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 93. orr.
Betileak erre beharrean aritu zela Parisko inprimeria batean bi sosen truke lanean, eta ikasteko aprobetxatu zituela sos horiek. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 89. orr.
Holako batean, jendetasunez eta elkartasunez, bi sosen zentzua baduen jendea bera ere "amerikanotzen" da nolazpait... Herria 2001-09-20
Kalitatezko eta ez kalitatezko liburuak, bi sosen truk metroan edo autobusean irakurtzen eta gero uzten diren liburuak ere. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.
ainitz sos (4); aski sos (6); berrogei sos erdi (3); bi sos (14); bost sos zaharrak (3); hamalau sos erdi (6); hirurogei sos erdi (3); sos anitz (3)
sos arrazakeria (24); sos arrazakeria elkarteak (3); sos arrazakeriako kide (3); sos arrazakeriako kideak (7); sos arrazakeriaren arabera (3)
sos balio (5); sos baten truke (3); sos batzuen truke (4); sos batzuk ateratzeko (3); sos biltze (3); sos deia (3); sos deiak (24); sos deiak zerbitzura (3); sos deiekin (3); sos deietako (3); sos deietara (10); sos deietara deitu (3)
sos ederrak (3)
; sos erdi (34); sos erdi balioko (4); sos erdi gutxiago (3); sos erdi kopuru (3); sos erdiko letra (3)
sos gehiago (11); sos gehiagoren (3); sos guti (4); sos gutiago (7); sos gutxi (8); sos gutxi batzuen (4); sos guztiak (7)
sos irabazteko (3); sos iturri (4); sos jaten (5); sos kopuru (4); sos nafarroara deitu (5)
sos ordaintzen (4); sos pizar batzuk (3); sos pizarrak (3); sos poxi bat (11); sos poxi baten (3)
zenbat sos (3); zernahi sos (4); zonbat sos (6)
bildutako sosa (3); sosa behar (8); sosa frango (3)
bost sosak (4); sosak behar (4); sosak xahutzen (3)
bi sosean (4)
lau sosen truke (3)
bi sosetan saltzeko (3); bi sosetan saltzekoa (7); bi sosetan saltzen (3)
dirurik edo sosik (4); ez dut sosik (4); sosik ere ez (3); sosik ez (31); sosik ez omen (3); sosik gabe (22); sosik gabe utzi (3)