Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sortzaile (orobat sorle g.er. eta sortzale g.er.) 1 izond sortzen duena.

'Irakurle handi bat' horrek irakurle sortzailea esan nahi zuen; alegia, bere burua liburuaren jatorrizko hitz, ideia, datu eta pertzepzio estetikoko eskema ugariekin kontrastatuko zuen irakurlea.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 95. orr.

Hori oso injustua eta zaila izan daiteke jasateko emazte sortzaile batentzat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 160. orr.

Deus ez dela gertatzen, deus ez sortzen, kausa sortzaile eta eragile batek sortaraziz eta eraginda ez bada.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 71. orr.

Arrazoimen beregain, jatorrizko eta sortzailea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 236. orr.

Nor da, bada, agente sortzaile hori?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 100. orr.

Txinparta sortzaile bat ezin dela piztu erantzun bat gabe eta erronka bat gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 402. orr.

Bizia indar sortzaile bat da, askea, ederra, zoragarria, indartsua, gihartsua, geldiezina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.

Bihi honen gaitasun sortzailea ezin dugu geure begiez ikusi, baina arrazoimenaz susma dezakegu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.

Venusen himnoak naturaren alde sortzailea kantatzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.

Jakin-minezko zirrara sortzailerik gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 402. orr.

Energia sortzaile hori, erlijiozko babespean, ubide sekularretara isurtzen ikusten dugu gizarte-bizitzako ekonomia, politika eta kulturaren mailan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

Euren web orrian atalik deigarriena Erresistentzia sortzailea (Creative resistance) deitutakoa da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.

Tradizioa ikuspegi sortzailetik bizi nahian.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 49. orr.

Izaera [...] aztertu nahi luke artistak, baina modu sortzaile batez aztertu ere; sorkuntza arma bakartzat harturik alegia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 93. orr.

Sarkin galanta den arren, Touretteren sindromea modu sortzailean ere erabil daiteke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

2 (izan aditzarekin)

Jaungoiko bakarra eta ahalguztiduna da, arima eta gorputz ororen Sortzaile eta Egilea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 351. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ama ez da haurraren sortzaile, baizik eta erein berri den haziaren zaintzaile baino ez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.

Ontasuna ez da egina, ez da sortua, ez da jaioa; sortzailea da eta bere baitatik sortzen du gizaki ona.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Bada mamuen beste sortzaile bat, erabat erabakigarria dena: beldurra.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.

Gogoan dut Botanikoaren sortzaile izan zen Carlos III.ari buruz mintzatu zitzaidala asko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.

Oinarri biak estatu-tresnaren sortzaile den hitzarmen ideian sustraitzen dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.

Enbrioiaren formen eta egituren sortzaile diren gertakari konplexuen sekuentziari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 121. orr.

Ez da harritzekoa [...] biak izatea pentsamendu politiko modernoaren sortzaile eta historia osoan biak izatea gaizkien ulertuak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 22. orr.

Xabier Azurmendik, Atzoko Zegama liburuan, "Cara al Sol"en sortzaile izandako Joanito Telleriaz ari dela, Aizpurutxiki albokaria aipatzen du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 62. orr.

Grina horixe baita, nere ustetan, nobela honen sortzaile eta moldatzaile.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 26. orr.

Joanes pertsonaia ez baizik haren sortzaile Domingo de Agirre zena ekarri nahi dut orriotara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 69. orr.

Gutxiengo bat, sortzaile izan ordez menderatzaile soilik bilakatu dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 253. orr.

Ez dakite zer den sortzaile izatea, baina, hori bai, sortzaile izan nahi dute kosta lain kosta.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

3 hizkuntzalaritzan, generatibista.

Teoria Sortzailearen eremuan, funtsa Chomsky-ren Fonologia Sortzailea edo Generatibista, orain "klasikoa" deitzen dena da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 74. orr.

Fonologia Sortzaile klasikoak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 57. orr.

Gogoan izan Kiparsky-ren [...] fonologiazko ikuspegia, teoria sortzaile klasikoaren (SPE) berrikuntza arrakastatsuenetakoa izan dela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 59. orr.

Sortzaile edo generatibistak deskribapenaren baldintza formalez arduratu dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

Irudiaz jabetzeko "sakoneko" mekanismoen eta hizkuntza menderatzekoen artean ahaidetasun bat dagoelako hipotesitik abiatuta irudiaren semiologia "sortzaile" bat oinarritzeko ahaleginetaraino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.

• 4 iz sortzen duen pertsona.

Munduaren lehen sortzaile bat frogatzeko saialdiek arrazoimen hutsa antinomia batean nahasten dute munduaren kontzeptuari dagokionez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Nor ausartuko da esatera egintzak eta egilea edota sorkariak eta sortzailea berdinak direla?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 96. orr.

Gabaon hiriaren sortzaileak Jeiel zuen izena eta Gabaonen bertan bizi zen bere emazte Maakarekin.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,35

Estoikoen eskolaren sortzailea izan zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 286. orr.

Sabino Arana, EAJ alderdi abertzalearen sortzailea eta karisma handiko liderra.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 81. orr.

Loiola, Inazio (Azpeitia, 1491 - Erroma, 1556), armada gaztelarreko kapitaina, Iruñean nafarren kontra zauritua, Jesusen Konpainiaren sortzailea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.

Estatu unibertsal sinikoaren sortzaile iraultzaileak, bere hiriburutik zabaltzen ziren bideak egin zituen, eta ongi antolaturiko ikuskatzaileak erabili zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Euklides, geometriaren aita, optikaren (argi-izpien hedaketaren zientziaren) sortzaileetako bat ere izan zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.

Pentsamenduaren sortzailea pentsamendu biziaren apaiz kontsakratzailea besterik ez da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

Azken batean, argumentuaren sortzailea nintzen, istorioaren egitura niri zegokidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.

Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetariko bat eta zuzendaria izan zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 277. orr.

Guraso ezagunik eta sortzaile jakinik behar ez duen sasikumea delako.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

5 (arte eta literaturan)

Sortzaile batek (idazleak, margolariak, kantariak, antzezleak) inoiz ez baitu ahazten bere obrari buruz esan den gauzarik mengelena ere.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 50. orr.

Kantariek, poetek, artistek eta oroz bat sortzaileek mugimendu horretan, arraiki parte hartzen zuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 71. orr.

Sortzailea nartzisoa eta masturbazioari emana izaten da, ez du [...] bestek sorturikoa maitatzeko behar den eskuzabaltasuna.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 12. orr.

Erlojupeko sortzailea da bertsolaria.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

Kantu profanoen sortzaile famatu bat zegoen, Enperadoreak poeta koroatu zuenetik "bertsoen errege" deitzen ziotena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.

Sekulan ez du sortzaile batek beretzat sortzen, sortzea komunikazioan sartzen den harremana baita.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

6 (Jainkoaren izen gisa)

Horrelaxe iristen gara Jainkoaren, hots, Sortzailearen, existentzia frogatzera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 15. orr.

Haiek ere ez al dira, bada, Sortzaileak sortuak?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.

Sortzaileak munduko parte askotatik jasotako buztinarekin egin zitian Adan eta Eva, horrela gizaki guztiok etxean bezain eroso sentitu gaitezen munduko parte guztietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Nork konta merezi bezala haren gozamena, sorkarietan Sortzailearen jakinduria, indarra eta ontasuna kontenplatzean?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 231. orr.

Sortzaile ahalguztiduna eta beraren zerbitzari Frantzisko dohatsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Edozelan ere Sortzaile onberari eskerrak emateko arrazoirik ez zaizu falta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 157. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina badago besterik ere: itzultzaileen sortzaile-lana ahanzten da itzulpenez ari garen guztietan  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 187. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Publizitate-sortzaileen lana, hain zuzen, zenbat eta nolako kodeak erabiltzen diren, era bateko edo besteko estrategiez baliatuz irakurri ahal izango diren irudiak sortzea da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 234. orr.

Ziur naiz literatura-sortzaile askok benetan eskertzen dituztela halako kritikak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 175. orr.

Guruin ekrinoak dira izerdi-sortzaile handienak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Hondakin-sortzaile handienak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 34. orr.

Minbizi sortzaile diren estirenoa eta naftalenoa.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Aho barrunbeak, aldiz, hots-sortzailearen eta erresonatzailearen betekizunak biltzen ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Arimak gorputzaren sentimenen eraginez jasotzen dituen inpresio guztiak iritzi-sortzaile izan daitezke, ez dute, baina, zientziarik sortarazten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 51. orr.

Jeloskorra zela eta jelosia-sortzaile ere izan zela.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 30. orr.

Ez zen sekula nire plazerraz arduratzen, bakarrik fantasia sortzaile gisa axola nintzaion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.

Zintzoaren etxean ugaritasuna, gaiztoaren irabazia kezka-sortzaile.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,6

Iraganeko historiak erakutsia zuen elkarrenganako beldurra ekonomi gabezia bezain gerra-sortzaile indartsua zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

Besoak aberastasun sortzaile dituztenei.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 91. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

I. jauna erretinako konoez ari zen ikusten [...] baina ezin zituen erabili V4ko mekanismo kolore-sortzaileak; goi mailakoak, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 52. orr.

Hipotesi baino ezin zitezkeen izan, mutazioen eta X izpien moduko agente mutazio-sortzaileen eraginen azterketaren bidez lorturiko datuen araberakoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

10 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Lafittek idatzi du, kongregazio sortzaile bokazioa zeukala uste izan zuela Arbelbidek.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 86. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus